Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XII

 

      Hitzak idaztea erru bat ez den tokian, zure izena idatziko dut begiradaz. Inork ez dezan zure izena zikindu.

 

      Hondartzan, itsasoari begiratzen ari naiz, olatuei so. Olatuek nere begiak margotzen dizkidate maitasuna itxaropenez beterik ikus dezadan. Nere aurpegi aurka, haize gogorra; ipar haizea deritzan haize alaia. Bere indarrak zure izenaren oroitzapenak dakarzkit. Bere doinu ikaragarriak zure abestiaren notak gogoratzen dizkit.

 

      Eta zorion bila hondarrean igeri egiten ari naiz. Gaur laisterka datorkit eta ez dut aurkarik egin nahi. Hemendik pixkara goizeko argia eroriko zait eta berriz ikusiko zaitut.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980