![]()
|
Haizearen itzalak
Haizearen doinuz nere kitarraren hariak afinatuko ditut.
Alai eta pozik, oroimenak nere begi harrituak loratzen ditu.
Xorien ahotsaz eta errekaren leuntasunaz abestuko zaitut eta joan diren kemenak eskainiko dizkizut. Maite zindudan bainan ez zaitut maite.
Nork ixuri du maitasunaren saskian zegoen eztia?
Nork hartu ditu zure malkoetatik erori diren fruituak?
Zure argia ia itzaldua dago.
Gutxienez, hori deritzo nere adimenak.
Haizearen itzalak |