Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

V

 

      Zatoz gaur nere etxera! Han badut tokia zuretzat; nere kitarrak ezagutu nahi zaitu. Bere harien artean zure edertasuna jaso nahi du. Emaidazu eskua eta zatoz nerekin!

 

      Eztia jango dugu eta esnea gure ahoetan ixuriko dugu, gure sabelak ase ditezen. Gure begiradak gurutzatuko ditugu eta izarren argiak gure irriak elkartuko ditu. Tokirik politena zure logela izango da, eta han zure pentsamenduak murgilduko dituzu. Loak hartu gabe zure lo leuna zainduko dizut eta zure amets biguinak ulertzen saiatuko naiz.

 

      Loreek bere margoak argi guztiz agertzean eta xoriek eguzkiaren etorrera adieraztean, esnatuko zaitut. Eta etorri zinen tokitik joatean, bide ertzeko haritz baten hostoz agurtuko zaitut.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980