Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

VII

 

      Ezin zaitut lasai begiratu. Zainen odola, izerdia bezala, azalean zehar kanporatu zait; zuregana egan egin nahi du.

 

      Zu ikustea baino atsegin handiagorik ez dute nere begiek. Nere ondoan ez zaudenean umezurtz naizela deritzot. Nere begiek itsasoa begiratzen dute. Bere olatuen artean, zure usaina nabaitu dute. Tanto gaiztoak zure irudia izkutatu didate. Zure irriak negarra ekarri arren, nere begiek egunsentiaren argipean bilatzen zaituzte; ilunabarraren izkutapen gordeetan aurkitu nahi zaituzte.

 

      Lainoak ez dit nolakoa zaren ikusten uzten, bainan izugarrizko edertasunezkoa iruditzen zatzaizkit.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980