Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XX

 

      Kaleetan, ateetan jotzen ari naiz. Batetik bestera eta nere deiak hautsa bihurtzen zaizkit.

 

      Nere maitearen atea gogor jo dut, itxaropenak alaiturik. Atea ireki gabe, denbora igaro denean, gauak bere goibeltasuna kutsatu dit. Ezin dut bere gorputzaren malkorik ahogozatu, nere maitasuna berritu dezaten. Entzun, eguzki, ez dut bere begi argitasun aurrean egon nahi, bere itzalean baizik. Bere iluntasunak ez ba nau osatzen, ez naiz zoriontsua izango. Orduan, egarri hau zure iturrira joango da, eta ametsezko mendira ihes egingo du.

 

      Nere bihotzak hotza nabaitzen du. Kalean nago eta nere begiak lurreko hautsean sakontzen ari dira, harrien zorroztasunak mozturik.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980