Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XV

 

      Utz iezadazu atseden bilatzea zure itzalean, xorien abestiak entzun ditzadan. Gaurko ibilaldia gogorra izan da.

 

      Zuhaitzetatik erori den beldurrak nere bihotza heldu du. Adarretatik ixuri den zalantzak nere zainak hestutu dizkit. Hostoetatik atera den hatsak nere nerbioak astindu dizkit. Eta gauak eskaintzen duen ezintasunak nere gorputz osoa kutsatu dit. Ezin izan dut atsedenik aurkitu.

 

      Horregatik zuri zerbait eskatzera ausartu naiz. Zure begien egalak nere buru nekatu gainetik pasako balira, zoriontsua izango nintzake. Zure egal azpian atsedena aurkitu nahi dut.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980