Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XIX

 

      Nere ondotik pasa zara; agurtu nauzu bainan ez zaitut ezagutu. Nere begiak hertsi dira. Nere belarriak itxi dira.

 

      Ez dakit zein izango den zure egiazko irudia. Nere begiek iruzur egiten didate, eta ametsen sarean erortzen naiz. Nere belarriek doinu leun bat jotzen didate eta irriparreen zuloan bihotza lehertzen zait. Zure urrezko irriak nere bihotzak sentitzean, itsasoan ibiliko banintz bezala, atseginez betetzen nauzu.

 

      Hainbeste aldiz ametsetan ikusten zaitut, ez dakidala ezagutuko zaitudan egitan nere aurretik pasatzerakoan.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980