Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

IV

 

      Gaur, nere aurretik pasa zara, eta orain arte loratu ez diren larrosak, zu ikusteko, beren usainak zabalduko dituzte.

 

      Askotan zuregana noa, bainan sare astun batek ez dizu ni ikusten uzten. Nik ezin nuen hitzegin. Besoz agurtzen zaitut, larrosen besoek ez zaitzaten harrapa. Inoiz ez nauzu ikusten; bakarrik begiratzen nauzu. Bakarrik gauak badaki nolakoa naizen; bakarrik haizeak badaki nere egunak nolakoak diren. Bainan egunak loratuz elkartuko gara, elkarri begiratuko diogu bi xorik bezala, eta zuk eta biok hodei artean ihes egingo dugu.

 

      Gaur, nere aurretik pasatzerakoan, benetan ikusi nauzu; nere bihotza zure begientzat izan da. Xoriek ez naute ikusi, begiratu baizik, harrigarrizko begiez...

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980