![]()
|
Haizearen itzalak
XVII
Zeruko abestia jaitsi dadin itxoiten ari naiz. Bere egal urdinekin etorri zaidanean, zu ez zinen han.
Zure edertasuna hobeto ikusteko, mendira igo naiz. Handik zuk daukazun baino edertasun handiagoa ikusi dut. Hodeiek zuhaitzen irudiak agertu dizkidate. Haizeak goizaren agurra ekarri dit. Harkaitzek bizitzaren zorroztasuna gogoratu didate. Eta zu ez zinen han gauza haiek ikusteko!
Menditik jaistean, haizearen kolpeak nabaitzean eta ihintzaren leuntasuna sentitzean, han zena, ez zinen zu, zure itzala baizik.
Haizearen itzalak |