![]()
|
Haizearen itzalak
Bere kemen tamalgarriak jasoko nituke nere arkatzarekin eta nerekin elkartuz, botako nituke haize indartsu bateruntz itsasoaren tantoek busti ditzaten.
Eguzkitik hartuko ditut argizko eta pozezko margoak bere inguruko garraisiak jasotzeko. Ez dakit nere inguruan margoak nahikoa izango diren.
Itsasoari lapurtuko dizkiot itxaropenezko itzalak bere nazkaren abestia entzuteko. Nere belarriak, egun batean, irekiko direla itxaro dut.
Hodei batek emango dit bere adimen zuria, adiskidearen arazo guztiak konprenitzeko. Horrela, bihar nere lehenaldiko hutsune garratzak osatuko ditut.
Ilargira ihesegingo dut gaueko izarretan zehar bere argipean nere bidea ibiltzeko. Eta elkar, gaur eta bihar, gure bizitzak osatuko ditugu.
Eta margo guztiak jaso ondoren... Eta maitasunaren ezintasuna maitatzera ikastean... jaioko gara, adiskidetasunez elkartuz, irudi baten itzalpean;
haurgintza batek argi indartsu bat emango digu: eguzkiaren argia.
Haizearen itzalak |