![]()
|
Haizearen itzalak
(kitarraren hariak espetxeko burdinak bihur ditezke)
Mutil baten abestia odolezko malkoak bere neska maiteari behin ixuri zizkion, eta kitarraren hariak kartzela bihurtu ziren.
Isilik negarrez dabil harotz baten itzala, maitasunezko abesti bat abestu nahi eta ezin, eta kitarraren hariak kartzela bihurtu dira.
Kitarrari oroimenak indarra eman dio. Musu batzuen negarra dabil kitarra jotzen, eta kitarraren hariak kartzela bihurtzen dira.
Nota bat eta nota bi, eta hainbeste musu maitasunezko poeman gaur bihurtu zaizu; biharko, poema hori kartzela bihurtuko da.
AZAROAK-14
Haizearen itzalak |