![]()
|
Haizearen itzalak
Hildako anaien oroimenak hartuko ditut, nere logurea zanpa dezaten.
Ez nau loak hartuko!! Nola lo egin maitasunaz ahaztu gabe?
Gorputz baten itzalak jasoko ditut nere eskuetan beroak har ditzan.
Ezin dut aurkarik egin!! Noski; zer egin dezaket borondaterik gabe?
Nere bihotz gogorra, eguzkia bezala, itsasoaren atzetik sartzen ari da.
Mailu bat jotzen ari da haizean burnizko taupadak eta nere buruak jasotzen ditu nere begiak ezintasunez osaturik eta ezin dut aurkarik egin ezin dut zutik egon ezin ezer egin ezin ezin ezin ez
Haizearen itzalak |