Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XXIII

 

      Abestirik politenak abestu nahi nituzke. Ez dakit nola. Haien akorde bakoitza zure zainetan sar dadila nahi dut. Nahi dut sar dadila zure zainetan haien akorde bakoitza. Bere oihuak, emeki-emeki, poliki-poliki, zure pentsamenduekin nahastuko dira; eta sentimendu ttipi bat dena azkengabeko maitasun bat bihurtuko zaigu. Orduan, itsasoa begiratzean, bere tantoetan gure gorputzak ikusiko ditugu. Eguzkiak, ilargiaren moteltasunagatik ihes egingo duenean, gure inguruan usain harrigarri bat nabaituko du. Ateak eta leihoak irekiko ditugu, gure begiak gorderik izateko arrazoia ez bait dugu izango. Izarrak ikusi nahi ditudanean, gaua tentagarria egiten zait. Konturatu gabe, bere bihotzean atsedena bilatzen dut; eta bakarrik gogo eta gorputzez elkartzen garenean, maitasunaren egalez haizea zula dezaket.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980