Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

X

 

      Zu abesteko hemen nauzu, gaua itxoiten. Bere argizko iluntasunean abestuko zaitut, izar bat izango banintz bezala.

 

      Zuk, iluntasunean bi argi ikusiko duzu. Eta hoien azpian, irri bat. Nere eskuak luzatuko dizkizut eta saski hortan zure sentimendu guztiak ixuriko dituzu. Mende guztietan zehar itxaro ditezen eta une bakoitza sentitu dezaten, nere barnean gordeko ditut.

 

      Nere bakartasunaren itzalean, izar itzaliak noiz biztuko diren itxoiten ari naiz. Itxaropenez nekaturik nauzu.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980