![]()
|
Haizearen itzalak
XIII
Nere bideak ixurtzen ari nintzen eta zure aurretik pasatzean, zure itzalak egarria eman dit. Haritz azpian dagoen iturrira joan, eta han zinen.
Gauak lagunduz, itzalek argia itzaldu dute. Uso bat neregana etorri zait, nere esku habian loak hartzera. Eta usoa laztantzen dudan bitartean, zu haritz gainean zaude, gezurrezko itsasoa begiratzen. Nere amorru, gorroto, eta haserre guztiak haizera botako ditut, oihuka, garraisika, eta zure hitz, irri eta begirada guztiak nere behatzetan bilduko ditut.
Bihar, nere usotxoari gaua igaroko zaionean, bere kateak apurtuko dizkiot, eta iturrian edan ondoren, nere bideak ixurtzen jarraituko naiz.
Haizearen itzalak |