![]()
|
Haizearen itzalak
Gauaren indar ezkutuek nere begien arintasuna kendu nahi didate.
Izugarrizko logure bat sartu zaie nere begiei eta bere askatasunak zanpatu nahi dizkie, diktatore bat bezala.
Ez dut etsiko!! Bainan zer egin haren aurka?
Nere burua itsasora botako dut eta olatuek negarraren indarrak emango dizkiote.
Ez nau harrapatuko!! Bainan nork harrapatu behar nau?
Nere pentsamenduak botako ditut gogor goruntz,ipar haizeak eraman ditzan.
Zutik egon behar dut!! Bainan, nola zutitu gorpuen artean?
Haizearen itzalak |