Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

ENE JAINKOA!

Zergatik gaur

egin dut nigar

sutzarrean.

 

Hain denbora luzea

su erdian

eta gaur,

gose piskat barik,

borroka apur bat barik,

ahula izan naiz

eta

sutzarrean

nigar egin dut.

 

Eta

larrean zehar

zetorren bidelari gaiso hari

eskua luzatu egin diot

hatzak bihurriturik.

Eta harrituta begiratu dit

eta sutzarrari begiratu dio.

 

Bidelari txiro bat zen,

iragaten ohi direnetakoa,

belarra oinkatzen dutenetakoa.

 

Eta

gero, bakardadean,

berriro bideari ekin dio,

buruak atzera egin gabe...

eta ni,

sutzarrean,

nigarrez...

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982