Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

GAUR HERRIXKA BAT ERRE EGIN DUGU.

Eguzkia ezkutatu baino lehenago,

gudari-taldeak gerturik zeuden;

eta ilunabarra iritsi denean,

eraso-haseraren keinua egin dut.

 

Nire agindua erabatekoa izan da;

ĞEz dut gainbizidunik nahiğ.

Eta, izan ere, ez dira izan.

Denak hilik daude.

 

Neronek ukan dut

sugar sakabanatuen artean

ihes zihoan mutil koskor bat

erailtzeko atsegin handia.

 

Honegatik

gaur lasaiki eginen dut lo.

Eginkizuna bukaturik dago,

irabazi egin dut neure bizigaia.

 

                                       (Sadiko baten egunkariaren zatia)

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982