BERRIRO, GAUR ERE, BESTE BEHIN,
era berean, bestetan bezala, ohi den legez,
justiziaren izenean, justizia lortzeko, justiziakoa delako,
gizonek gizon hil egin du.
Kaka zaharra justiziazko asmoz beterik dagoen mundu honentzat!
Ez, ez dut nahi justizia. Ez dut justiziarik nahi. Ez dut justiziaegilerik
nahi.
Justizia ekartzeak gizona bonba batez lehertzea suposatzen badu,
justizia egiteak mutil koskorren begietan beldurrezko ikara sentitzea
eskatzen badu,
justizia lortzea eguneroko bidea odolez betetzea baldin bada, ez dut
justiziarik nahi!
Ez dut nahi justizia!