Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

ERROMES-MAKILA BAT BEHAR DUT

eta urez betetako bidaiontzia.

Jantzi zatar zarpaila

dudan adiskide batek utziko dit.

 

Zoriontsu izanen naiz,

ziplo agerturiko errekan,

neure oin zikin ta izerditsuak

freska ahal ditzadanean.

 

Kantatu egingo dut ere,

pozkidaz beterik,

atseden mereziaren ondoren,

bide berriari ekitean.

 

Eta nire espartinek eta lurrak

elkarrekin marka dezaten erritmoa,

inguratuko nauen bizitzaren

konpasa izanen da.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982