Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

EZ DIDAZU EZER KENDU

kristalezko uso zuri horrek.

Aitzitik, gauza berri batez,

zeinaren izena oraindik ez dakidan,

bete egin nauzu.

 

Eta pentsatzen dut eta gogartzen,

urrats eta geraldi bakoitzean,

zein den

oinkatzera

eraman nauzun bidexka berria.

 

Zuria da,

zu bezala

(zuria: garbitasuna).

Kristalezkoa da,

zu bezala

(kristala: gardentasuna).

Eta hegan egiten du,

bai, zuk bezala,

nora naraman

jakin gaberik.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982