LUZATZEN DIZUDAN ESKU HAU ONARTZEN BADUZU,
honez gero bi izango gara bide ilun honetan.
Baina ene eskua ez da euskarri bat,
ezta bidea argitzeko
kriseilua ere ez.
Bide lagun ezti bat
da soilik.
Luzatzen dizudan esku hau hartzen baduzu,
honez gero bi ibiliko gara bide honetan.
Elkarri saka egin gabe
eta gau beltzean
gidatu barik.
Luzatzen dizudan esku hau hartzen baduzu,
honez gero bi esku bilduta
ibiliko dira.