Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

OREA NEKEZ MOLDATZEN DUEN OKIN LEHIATSUAK BEZALA,

nik, zuretzat, itxaropenezko olerki bat eraiki nuen.

Eta gaur, mendietatik ihes egindako zapelaitzen batek

ebatsi egin dit.

 

Eta hain poliki prestatu nuen kantu gazte ta alai hura,

neure maitasun ta xera esku artean nituela,

oraingotan nigandik urrundurik dabil,

hondorik gabeko itsas batetan bailitzan.

 

Ez ahal da nire begietan

itxaropen gehiagorik izanen?

Nik gura dut,

behar dut

izan dadin.

 

Gaurtxe,

oraintxe,

bai, berehala,

beste olerki berriari

ekingo diot.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982