Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

HIL ZARA ETA HIL EGIN ZAITUGU,

erromes laguna.

 

Orain, zure begirada eztia zokoratu denean,

zure irrifar ulerkor ta ironikoak

zeruko hodeien artean alde egiten duenean,

ulertu egiten dut zergatik hil zaitugun.

 

Ez zinen zu, ziotenez, saltzailea

(zure bizitza osoa, maitasun ale baten ordez?).

Zu zinen, orain dakusagu, Jauna;

gizagaixoa ta, batetara, Jainkoa.

 

Honegatik, erromes laguna,

zergatik hil zaitugun

ulertu egiten dut orain...

Zeren, zu hilez gero,

gu biziko bait gara.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982