«Gizona orainaldia bakarrik ez delako...»
Ignacio Aldecoa
BATZUTAN, balkoira irteten naizenean,
haize hotz batek harrapatzen nauenean
edo ta zerua hodeiturik badago,
edo ta goruntz begiratzean
txoririk topatzen ez badut,
neure buruari galdetzen diot
biziak merezi ote duen.
Eta erantzuna berehala datorkit
entzunbidea hersten badiot ere;
iristen zait ta ihardesten
(zuzenago agian, kondenatzen),
berri ona ahanzteko nire gogoari
kasurik egin gabe
(zurrumurruz, ixilmixilka,
berritsuek entzun ez dezaten): BAI.
Aitortu behar dut, baina
bizkortasun ta grinik gabe.
Borroka irabazi arren
galdu dut neure kemena.
Egia jakin nahi al duzue?
Ixilean esanen dizuet,
amorrazio nigarrez behar bada:
BIZIAK MEREZI DU ETA.