Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

BIHAR,

etzi,

laister,

egunen batetan,

nire bihotza gelditu egingo da

eta nik bakea topatuko dut.

 

Oi, isiltasunaren erreinu maitea,

noiz ni zugan eta zu nigan?

 

Beharrezkoa zait baretasuna,

epeltasuna,

leuntasuna...

 

Murgildu egin behar dut ahantzian,

urrunean,

bakardadean...

 

Agur, agur, XX.garren mendea!

Zugan sartu nintzen

barrungo muina jo arte.

Baina orain,

ahaztu nahi zaitut,

ahantzi nahi zaitut,

amets galduen erreinuan

laga nahi zaitut.

 

Agur, agur, XX.garren mendea!

Agur, 1976.garren urtea!

 

Sentitzen dut

neure azken ordua.

 

Badatorkit, badatorkit...

Agur...

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982