ENE ETSAIAREN AURPEGI INOZOAK
bihotzaren hesia eraitsi egin dit.
Suntsiturik ikusi nahi dut.
Garailea izan gura dut.
Orain, dena gerturik zegoenean,
zirkoa, jendetza ta leoia,
haren aurpegi gizagaisoarenak begiratu dit
ta apurtu nire gladiador ezkutua.
Baina garaitu behar dut ta aurkitu
neure burua haren espetxearen jabe,
edo borrero, neure gorrotoaren haitzkoraz,
lepoa erdibitu ahal izateko.
Gorroto behar zaitut, ene etsaia,
uler ezazu, nire eginkizuna baita.
Baina, urkamenditik begira diezadazunean,
otoi, kupidaz egin ezazu.