OINAZEAREN BIHOTZETIK ERE
itxaropena kantatu egin behar dut,
nire begi lausotsuetan islatzen
bait da hamaika koloretako argia.
Ez da dena zuri, ondo dakit
ez da dena alai ta atsegin...
Bihotzez-bihotz badabil saltoka,
eta bere ezten pozointsua edonori sartuz,
atsekabearen erraldoi eroa,
barre algarak ta zantzo ozenak kantatuz.
Gaur —edo hobe, atzo, ni konturatzen ez nintzelarik—
harrapatu egin nau,
eta saihetsean,
ze min ta dolore!
Ahoan, zauriak;
urdailan, harriak;
belarrietan, garrasi erogarriak ditut jasatzen.
Eta begien aurrean,
mugagabeko harresi beltz lodikotea.
Itxuraz, ihesbiderik ez dago.
Nik, baina, zulo ilun honetatik ere,
usaintzen dut itxaropenaren lorea.
Bihar egun berri bat dator.