Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri
Euskaltzaindia/BBK, 1982
ZER EGIN NEZAKE
ezinezko maitasuna
iristeko?
Bidearen geldialdi guztietan
borrokatu?
Gauaren isiltasunean
oihu?
Jendeteriaren bakardadean
hil?
Inork ukitu ezin izan duen
erraldoi urdin hori
topatzeko era bat
badateke.
Eta nik idoro nahi dut,
ta neureganatu...
Baina
zer egin nezake
ezinezko maitasuna
iristeko?
Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri
Euskaltzaindia/BBK, 1982