Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

DENAK IBILTZEARI JARRAITZEN DIO...

 

Egunak atsedenik gabe dabiltza.

Bakoitzak bere berrikuntza esangaitza dakar

ta bere egunerokotasun astuna.

Dena dagoeneko egunerokoa dugu.

 

Dena bueltaka ari da...

 

Errotariak galgarauak eho egiten dituen erara,

bizitza gure gainetik igarotzen da.

 

Dena galdu egiten da...

 

Gauza berdinetako goiz honetan

ez dakit nor naizen ezta nor zaren.

Oihanean jolasten diren haurren antzera,

bizitzan bidegaldu gara.

 

Eta bitartean,

bizitzak bere bideari jarraitzen dio...

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982