Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

ORAINDIK,

hainbeste egun ta gauren bueltan,

enarak miloika aldiz etorri-joanak direnean,

itsasoak bere gora ta beheren memoria galduta duenean,

ta eguzkiaren azpian deus berririk ezin daitekeenean.

 

Oraindik,

azken kantoia igarotzera goazenean,

atzetik bultzatzen gaituen mordoak aurreko tipitasuna estaltzen duenean, XX.garren mendean,

mundu zaharraren akaberan.

 

Oraindik, berriro diot,

mundu berria eraikitzeari hasiera eman behar diogunean,

etxeko baratzean inoiz ikusi gabeko loreak landatuko ditugunean,

geroaren bezperean,

biharko bartean.

 

Oraindik,

beldurrak eta lotsak nago

bizitzeaz,

elkarrekin bizitzeaz batik bat

ezer gutti ulertu ote dugun

ez dakidalako.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982