Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

ZER MEREZI DU HERRI HONEK?

Herri honek zer merezi duen?

 

Gizon-emakume guztien

gorputzen

zainen

odolak

beltz ustelak bihurtzea

lo egiten duten bitartean.

Eta mereziko ere:

ustekabean,

putzu ilun batetan amiltzea,

non sugeek, apoek eta arratoiek

begiak jango bait zizkieten.

 

Jainkosa handi, indartsu krudel baten

ezpatak

lepoak moztutzea ta

begien hutsuneetan

txiz bero kiskalgarria isurtzea

mereziko lukete herri honetako gizon-emakumeek.

 

Maitasunik ez. Ez xera, ez xalo, ez laztan.

Krudeltasunik krudelena...

Garraztasunik garratzena...

Hestutasunik hestuena bait dute

biotzetan

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982