NIK, TXIROA NAIZENEZ,
ezin oparirik egin diezazuket.
Neure bazter ilunetik,
zeure mirabe taldearekin,
iristen ikusten zaitudanean, ordea,
printze handi bat
izan nahiko nuke,
zure apeta guztiak
nasaiki bete ahal izatearren.
Oroitu egiten naiz, orain,
lehen aldiz ikusi zintudan egunaz.
Kanaberadietatik egurasten nintzen
eta zu, biluzik erabat,
errekan bainatzen zinen.
Orduan miretsi ninduzun
eta maitasuna ohostu zenidan.
Harrez gero, askotan,
leku berera bueltatu naiz,
baita errekaren uretan
zure irudia
alferrik bilatzen ahalegindu.
Ez dut, ordea, inoiz aurkitu,
ezta aurkituko ere,
nik, txiroa naizenez,
oparirik ezin egin diezazukedalako.