HAIZEAK ASTINTZEN DUEN
hosto ahularen antzera,
hemen nauzue.
Nigar eta far egiten dudanean,
ixilik edo karrasika ari naizenean,
trufatu egiten zarete.
Egiaz, hala ere,
lotsatu egiten zarete...
eta ez zenukete egin behar.
Ona bait da nigar edo far egitea.
Ona bait da karrasi edo kanta egitea.
Eta ona bait da ere,
basamortuko ermitauaren gisara,
bakardadean maitatzea.