Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

GOIZETAN, HONDARTZARA...

 

Pilaka dira inglesak,

alemanak, espainarrak.

Eguzki etsaiaren aurrean,

erasoaldiaren

kontu hartu gabe.

Etzankietan etzanda

han diraute...

atzo bezala...

herenegun bezala...

eta bihar ere

han egongo dira...

Biharkoak ez dirateke

atzokoak izan.

Gaurkoak ez dut uste

herenegunekoak direnik.

Begientzat, ordea,

aldaketarik ez da jasotzen:

turistak dira,

atzokoak eta biharkoak,

herenegunekoak eta gaurkoak,

turistak...

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982