Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

DEBEKATURIK EGON ARREN

—biok gizonezko garelako

eta badakik...—,

oraintxe,

hitaz akordatu naizen instant honetan,

hegaz joanen nintzatekek heure kopetaraino

ta ileak bukatzen zaizkian ertzean

musu isil bat emango niake.

 

Edo agian hobe litzatekek musu ozena...

zarata handiko musu bat...

mundu guztiak entzun lezakeen musu

zabal, irrifartsu, heze ta gorria.

 

Gero bi metrotara

atzeratuko nintzatekek

ta heure begien hondoan

somatuko niake

bihotzaren arraitasun harroa.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982