Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

                                            «Justizia, justizia, justizia...

                                            gorroto zaitut, justizia; zure izenean

                                            egiten bait dira, bidegabekeriarik

                                            izugarrienak!»

                                                                 Joxe Inazio Antsorena

 

 

BESTE BAT

edo beste bi,

edo beste hamaika...

hil egin dira,

edo hil egingo dira,

edo hil daitezke behinik behin...

 

Eta guri, zer axola?

Bost... bost axola... bost hiltzea!

 

Hilobiak ez bait du hondorikan,

hilobiak guztientzat du lekua;

gaur edo bihar,

etzi edo biharamonean;

guri, zer axola?

Bost... bost axola... gaur edo bihar!

 

Bide guztiek hilobira garamatzate!

helburu guztien azpitik heriotzaren muturra somatzen da;

ohean edo autobidean;

itsasoan edo airean;

guri, zer axola?

Bost... bost axola... itsasoan edo airean!

 

Beste bat,

edo beste bi,

edo beste hamaika...

guri, zer axola?

Bost... bost axola... hilobia ez bait da inoiz beteko!

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982