NIRE BORDATXO ITUNAREN BIDESKA HARTATIK
udazken jaioberriaren amorrazioak
zuhaitzei ohosturiko
hosto zimelduak
barreiatu egin zituen.
Denak
gudaleku bakartia
zirudien.
Ni
bidean gora nindoan
eta, horbela zapaltzen nuela,
nigan barne,
haren oinazeaz gozatzen zen
atseginkeria sadiko bat
topatu uste izan nuen.
Eta
honetaz ohartu bezain laister
nigar egiteko gogoa izan nuen
(ez dakit egin nuen edo)
eta zuhaitz desorritu haietako batetan tinkaturik,
baso osoari,
barkamena eskatu nion.
Azkenik,
zuhaitzen begirada hotza
jasanez gero,
han zirauten txori eskasek
berriro
bideratu ninduten.
Honela
bideari jarraitu nion
eta, bidegako bat iragan ondoren,
neure bordatxora heldu nintzen,
neure ametsezko bordatxora.