Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

GAUR GAUEAN

uso zuri bat ikusi dut

munduko itsasoen gainetik hegaz,

eta haren hegalek haizearen kontra

sortzen zuten hotsa

aditu baita.

 

Gaur gauean,

zerua izarrez beterik ikusi dut

eta hilargiak nola kantatzen zuen

entzun ere.

 

Gaur gauean,

gizonen borrokak

ez zaizkit agertu

ta ez ditut

haien hordikeria

karrasiak entzun.

 

Gaur gauean,

amets bat izan dut.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982