Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

EZ ZAITUT MEREZI,

ene arroxa,

ez zaitut merezi.

 

Zuk uste duzu

ibiltari gogor latz bat naizela,

nork

ogi puska

ta ur tragotxoa hartuz gero

berriro bideari ekiten dion.

 

Baina ez da egia.

Oztopatu egiten naiz

bideko harrikoskor guztiekin

eta zalantzatzen

bidarte orotan

zein bide berri hartu behar dudan.

 

Gauak

mendietan harrapatzen nauenean,

azkar egiten dut lo

iluntasuna ez ikustearren

eta dardar egiten dut

ekaitzak

zerua

poliki astintzen duenean.

 

Ez zaitut merezi,

ene arroxa,

ez zaitut merezi.

Nik badakit...

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982