www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (II)
Sebastian Mendiburu
1760, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai (Bigarren liburua), Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVI.garren OTOITZ-GAIA

JESUSEN JUEZEZ JUEZEZKO
IBILLERA ALKEGARRIA

 

 

A.

Ekusirik Pilatosek juduak ziotena,
igortzen du Jesus Herodes gaistoagana

 

        Jesus preso zeramaten Apez jaunak gelditu ziran Pilatosen etxeko ateetan, edo atarian; ta sarrerazi zuten Jesus, Pilatos jueza jarririk zegoen lekura.— Sartu zen ara Jesus, ta gelditu zen an zutik, eta zijoan eran, edo loturik, eta gaistagin arrigarri bat bailiz bezala.— Zein ere nekatua, ukaldikatua, edo golpatua, ta zikindua zijoan Jesus, Jaungoiko-gizona zen Jesus maitagarria; ta an zegoen Pilatos juezaren atzin artan, Jesusi berari, zegokan bezala, edo bere begietan ta bere egoera guzian adirazten zuela, Etzuela obenik batere, ta biderik gabe zekartela judu gogor galduak, zekarten eran.

        Au ekusi, ta ezagutu orduko, ateratzen da Pilatos bere leiora, edo Apezak eta gañerako jendagiro gaistoak zeuden, aldeko balkoien batera; ta oriei ark begiratu orduko, ekusten ditu guziak, edo geienak beintzat, Jesus ez bezala, edo bekoki illunekin, asaldatuak, eta erdi sutuak; era onetan ere ezaguntzen du berriro Jesusen oben-gabea ta inozenzia.

        Baña bere lan au juduak nai zuten eran, edo, bear bezala egiten asteko, erraten die guziei: Ongi, jendeak; eta zer diozue zuek, emen preso dakartzuen gizon onen gain? Zer gertatu da Jerusalengo erri andi onetan gizon onekin, edo zer gauz arrigarri egin du onek, zuek au Pazkoz, onen goizik, eta zerok orrenbat Apezek, gizon andik eta jakintsuk, loturik eta gis onetan onara ekartzeko? Quam accusationem affertis adversus hominem hunc?

        Ezagutu zuten an bertan, edo bere-bereala judu gogorrak, Pilatosen galdera onek adirazten ziena (adirazten zien pasione ta Jesus galdu-nai geiegi erakusten zutela, zuzen ibiltzeko): ta gelditu ziran ongi minduak; eta, sutuen eran, erantzun zioten Pilatos Juez gald-egilleari: Den bezain gaistagin andia ori ez izatera, ez giñan gu, ez, emen agertuko gaur zure begietan, ta ekarriko ez genizun guk, ez, dakargun egunean, dakargun orduz, ta dakargun eran.— Arki diteken gaistaginik andiena da, guk gaur ekarri dizugun giza-giro ori, ta orregatik dakargu gaur, adin onetan, ta datorren bezala, ill-erazi dezazun zuk bertan, ta trikatu edo bat ere luzatu gabe.

        Egiaz, Apez jaunak? Orren gaistagin andia da gure Jesus maitagarria? Guk dakiguna, ta zuek zerok ere ezin uka dezakezuten gauza da, Jesusek askotan eman diela eriei osasuna, gorrei adiera, itsuei ekustea, mutuei izketa, ta illei bizitza; ta ez dugu aditu guk bein ere, Jesusek bati ere egiñikako gaizkitxo, edo bidegabetxo bakar-bakar bat ere; ez eta zuek ere; bada zuek zerok, egun goizeko, ta barko zeren Batzarreetan egin dezue alegiñik asko, bat badere ager-erazteko; ta etzaitzue agertu zuei, erdi baten agertzallerik ere: ta era orretako gauzarik ezin arkituz, egin dituzue zuek zeren salsak, eta eman dezue zuek Jesusen gain bein, ta berriz zeren bidebageko sentenzia.— A langille gaistoak zuek, judu gogorrak! Beste sustraiezkoa da, bai zuen gain, zuen Jesus onaganako gorrotu andi, ta sentenzi makurragatik, erortzeko dagoen azken-sentenzia!— Eta nork gorde zuek, au emateko dagoen Jaungoiko altsu zuzenaren esku indartsu nekatzalleetatik? Eta nork ni, baldin banabill ni ere zuen eran, ta gaizkiz gaizkiz?

        Baña orren gaistoa, bada gizon au, erraten die Judu gogorrei Pilatosek, zergatik ez dezue zuek zerok illerazi; edo zertara dakartzue zuek nere eskuetara?— Nai badezue zuek, dagidan nik gaur, gaur nik ongi deritzadana, errazue zuek gizon onen gain errateko dezutena; bada nik ezin dagiket deus ere, zuena bein, ta gero berarena ongi-ongi aditu artean.

        Jauna, eranzuten diote judu gogorrak Pilatosi, gizatzar gaistagin orrek erakusten ditu dotrina gaistoak; orrek eragozten du geren Erregeari, edo Romako Enperadoreari guk ematea, oni gugandik dagokan, edo guk oni zor diogun tributua; ta azkenean egin da bera gure errege, edo artu du erregeren, ez dagokan, izena.

        Sartzen da onekin, edo au aditu orduko, Pilatos, gure Jesus maitagarria arkitzen zen tokira edo gelara: egiten diozka Jesus maitagarriari bere galde-moduak; eta ekusten du, gezurra dela juduak dioten guzi-guzia.

        Artzen du gero berekin Jesus bera Pilatosek; eta ateratzen du judu gogorrak ekus dezaken leiora, edo lekura; ta erraten die juduei: Zertako, jaunak orrenbat joan-etorri, arazo, gezur, ta naspilla? Nik ez dut onegan, edo onen baitan, arkitzen zuek daraustazuten gauzetatik batere. Ego nullam in eo invenio eausam. Aditu dut nik, bai, zuek diozuena: aditu dut nik onek erantzuten duena; ta ez dut nik funtsik, edo pitsik arkitzen, gizon oni gaitzik egiteko.

        Orra non, Jesusen umeak, orra non azkeneko agertu oi den egia. Ez da, ez, zer zuek atsekabetu, zuek zeren gauzak ongi egiñik ere asmatzen badizute, zuekin dabiltzanak, ez den zer edo zer. Etzaitzue orretan, ez, zuei gertatuko, gure Jesus maitagarriari aldi onetan gertatu gabeko gauzarik.

        Gertatzen zaitzuenean, era bereko zerbait zuei ere, egizue orduan zuek, aldi onetan Jesusek, egin izandu zuena. Eramazue zuek ixill-ixilltxorik, eta zeren Jaunaren izenean, ordu artako zeren naigabea; eta zuen Jaungoikoak len edo gero agertuko du dena, den bezala; ta agertzen ezpadu beste munduraño, zuen onagatik izain da, egiaren emengo gordetzea; ta izain da, ondra ta gloria geiago zuei gero zeren Jaungoikoak eman naiez.

        Zer? (erraten dute judu gogorrak, Pilatosen itzketa zuzen au aditu orduko) Zer? Ez duela gizon orrek ili-gairik bat ere? Eta, Galileatik asi, ta Judako azken bazterreraño, nastuak daduzka alde guziak bere erausiekin baita gure Erri-Jerusalen au ere: Commovet populum, docens per universam Judaeam, incipiens a Galilea usque huc.

        Eta, au erran ondoan, beren oin, marmarria, ta furrustadatzar latzekin bazterrak urratu bear zituztela zirudien judu gogorrak.

        Beldurtu bide zen Pilatos, onenbat oju, onenbat ezinegon, ta onenbat judu gogorren eskanbil ekusi izandu zuenean; ta Jesusen prediku kontua, ta Galilea aditu zuenean, galdegin zuen Pilatosek galiletarra zen, edo nongoa, gure Jesus maitagarria? ta, ikasi zuen galileatarra zela, ta Herodes pekoa. Denbora berean Jerusalenen arkitzen zen Herodes au; ta, bururik ez autsi naiez judu gogorrekin, ta obenbageko bat ez galerazteagatik, asmatu zuen Pilatosek, Jesusen Juez Herodes egitea; ta igorri zion Jesus bera Herodes berari, ekus zezan ark, bere ordez, Jesus onarekin egin zitekena.

 

 

B

Herodesen etxera daramate
Jesus alkekizun andiarekin;
ta andik berriz Pilatosen eskuetara,
agitz andiagoarekin

 

        Ateratzen dute juduak Jesus Pilatosen etxetik, an sarturazi zuten eran, edo eskuak loturik; eta gizatzar zenbaitek itsasten ziotela.— Zenbat, eta geiago zebillen Jesus, anbat arkitzen zen nekatuagoa, ta flakia geiagorekin: ta, Pilatosen etxean sartu zenean ere baño indar gutiagorekin arkitzen zen Jesus, eta kolore agitz galduagoarekin, andik atera zenean.

        Ateratzen da, bada, Jesus Pilatos-enetik, al duen bezala, ta beraren etsai gogorrak nai duten eran: ordukotz aitziña zijoan goiza. Jerusalendarrak jaikiak arkituko ziran garai edo adiuntz artarako; jakinen zuten leneko arratsetik ordurañoko denbora guzian Jesusi gertaturikakoa: ta, aditu zutenean nora zijoan Jesus, jendez beteko ziran Pilatosenetik Herodesen etxerañoko kaleak, eta leio guziak.

        Onenbat jenderen begi artean igaro zen Jesus, bat dabilken erarik alkegarrienean. Adituko zuen batzuetan Jesus maitagarriak, edo leioetatik, edo bera zebillen karrika beretan: Ta zer? au da Lege berri bat banatzen zebillen gizon ura? Ona bide zen zekarren Legea, gis-onetan bera dakartenean!— Adituko zuen gero: zer egin dira gizon onen indarrak, eta esku mirakullugilleak? Illak ere bizten zituela zioten len gizon onek; eta orra non daramaten loturik preso, ta ill bat eraman oi den bezain aisa.— Emen adituko zuen Jesusek bat bere lagunei erraten: Orra, orra zertan gelditu den zuen predikaritzar andi au! Zabilzte, bai, zabilzte orren ondoren, oraindañokoan ibilli zarazten bezala; ta ekusiko dezue zein ondratuak gelditzen zarazten ori, ta zuek guziok!

        An errain zion norbaitek Jesus nekatu-maitagarriari berari: A giza-gaisoa; lan onetan sarturik ekusten dezu zuk gaur zere burua, ta bide zuzenak daramazkitzu zuk, bukaera onak izateko.— Eta etziran noski faltako, ez, blasfemiaz ta izketa gaistoz bere bearriak Jesusi aldi artan ongi beteko ziozten gizatzarrak ere.

        Eta nola ote zebillen gure Jesus maitagarria, onenbat eskanbillen, ta bidegaberen artean?— Zena bezala; edo ixill-ixillik, eta bere adiera gogor au, ta bideko bere neke guziak bere Aita eternoaren izenean, ta gure onerako zeramazkiela.

        A nere Jesus, milletan ta milletan maitagarria; ta nik zuri zor dizudan ontartea ta faborea! Noiz oni erantzun nik, nola-ere-bait bada ere!

        Jesus ara bitartean, billatuko zuten Herodes Apez andiak, gizon jakintusuak, eta Jesusen etsai guziak.— Bazekiten oriek, bai, nor zen Herodes, ta nola zebillen Herodes orien beren errege izan naiez; ta usteko zuten, oriei atsegin egiteagatik, aisa illeraziko zuela Jesus Herodesek; bada, anitz denbora etzela, dantzari txar neskatx bati atsegin egiteagatik, illerazi zuen Jesusen bidegille on S. Juan Bautista.

        Uste onekin errain zioten judu gogorrak Herodesi nola igortzen zion Pilatosek Jesus, ta zertarako: ta errain ziozkaten bidenabar nork daki zenbat gauza ta gezur Jesusen gain, edo Jesusen kontra.

        Sartzen dute judu gogorrak Jesus Herodesen gelara. Etzen atsekabetu, ez, Herodes tzarra Jesus an, bere gelan ta bere begietan, ekustez; bada denbora zen Jesus ekusi-nai andiarekin arkitzen zela Herodes errege au.— Zergatik, uste dezu?— Zeren aditzea zuen Herodes onek, egiten zituela Jesusek anitz gauz arrigarri ta milagro; ta ekusi nai zuken orietatik bat, edo beste.

        Abiatzen zaio Jesusi Herodes bereongietorriekin, ta Jesusekin izketa andi-luzeak nai zitukenaren eran.— Baña bazekien Jesusek Herodesen gogoko berria. Bazekien zein gizon gaisto-zikiña zen Herodes errege au; baita Herodesek bere anaiaren bizi-kidearekin, edo emaztearekin zekarren bizitza loi galdua ere; ta etzion Jesusek itz bat erantzun Herodesi, ez ta begiratu ere.

        Orduan an arkitzen ziran Apez nagusiak, Eskribak, eta Jesusen etsai guziak ekusten zuten au guzia; ta, ekusi zutenean Jesusek an artu zuen berariazko mututasuna ta ixilera, beldurtu ziran guziak utz zezan bizirik Herodesek gure Jesus maitagarria; ta abiatu ziran Jesusen gain, edo kontra, erausi-ta-erausi, ta ixiltzen etzirala.— Egia da, etziela begiratze andirik egin izandu Herodesek orien erausi guziei; ez eta Herodesen jendeak eta Zaldunak ere; bada azkenean Herodesek eta bere Zaldunak egin izandu zutena izandu zen, soñeko zuriz Jesus maitagarria jauntz-eraztea, soñeko-era onekin juduei ta Pilatosi adirazteko bezala, Jesus maitagarria, obenik ezin zuken, ta adimentu laburrezko gizonen bat bide zela, edo gizon eroa zela Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria. Eta era orretan jauntzirik itzuli zuen Jesus Herodesek erromatier Pilatos beraren eskuetara; ta beren artu eman onetan adiskidetu ziran, edo bat egiñik gelditu ziran, len aserre zebiltzan Pilatos ta Herodes.

        Nornai arritzekoa den gauza, aldi onetan Jesusek daraman alkekizuna! Jesus izaki, dakigun bezala, Aita eternoaren Jakiundea, ta gauza guziak dakizkien Jaungoiko-gizona; ta eroa dela Herodesek, eta Herodesen jende ta Zaldun guziak! Eta, berak au asmatzea, ta erratea deus ez bat bailiz bezala, eroz jauntzirik Jesus Jerusalengo kaleetan, jerusalendar guziak erotzat artu dezaten Jesus jakintsu guztiz maitagarria!— Orra zein andia Jesusek guri digun amorea! Bere amore onek Jesusi eragiten derozkan gauzak erakeriak dira, amore andi onen berririk ez dutenentzat.

        Eta neretzat zer ote dira Jesus maitariaren gauzak berak?— Ezer-ez bat adiña; edo beintzat ez anitz geiago; bada geiagotan baneduzka nik nere Jesusen gauzak, egiñen nituke nik, oriei erantzuteko, egiten ez ditudan anitz gauza ta lan.— Guziagatik ere, atziña daramatzi Jesusek bere amorearen egitekoak, eta ez da geldituko Jesus, ez, bere gauza guziak egin artean, naiz izan ditezela gañerako gizon guziak Jesus beraren, ni bezain maitatzalle txarrak.

        Ordu gaistoan bezala, bota zuen bere begietatik Jesus maitagarria Herodesek; eta loturik, ekarri zuten bezala, eraman zuten berriro judu gogorrak kalez kale Pilatosen itxera.— Len itxura txarrean Jesus ekusi zutenak, orain itxura agitz txarragoan bera ekusten zutenean, zer ote zioten? Len ziotena noski, ta anitz geiago.

        Eta zer ote zion Jesus maitagarriak, ori orien aotik aditzen zuenean?— Gure bekatuei zegoten alkekizuna zela, berak bere biotzean zeraman naigabe guzia: ta pozik zeramala guzia gure onagatik, eta guk alkerik ekus ez genezan Jesus beraren begietan, gu mundutik atera ondoan, ta azken egunean.

        Eta zer ote diozu zuk, bekatari txar eskergabea? Etzaitzu zuri lots andiz, ta alkekitzun izugarriz, estaltzen zere arpegia? Zugatik alkez ta lotsaz betea gure Jesus, ta denbora berean eroaren soñekoz jauntzia; ta alere zu alkerik gabe, ta ero baten lanetan, edo alkekizuna alkekizunen gain ematen diozula zuk Jesus berari zere bizitza makur galduarekin?— Lotsaturik, edo alketurik Jesus, zuri ongi naiez kalez kale, ta etxez etxe; ta zu etxez etxe ta kalez kale Jesus maitagarriaren alkekizunerako onak diran gauzak egiten! Zu zertan gelditu bearra ote zara, gelditzen ezpadituzu zuk zere lotsagabekeriak eta ibillera makurrak?

        Ez onetan, Jesus maitagarria, ez! Ori ezagutzen dezu zuk, bekatari txarra; ta alere uzten ez dituzu zuk zere lotsagabekeriak eta pausu gaistoak? Eta alere bizi nai dezu zuk eroaren eran, ta zere buruaren galgarri egiñik!— Ori da, bai; nere Jesus maitagarria, oraindañokoan nik zugatik egin izandu dudana! Baña, ezaguturik orain nik nere gaur arteko ibillera makurren eskergabetasuna; ta, ezaguturik bidenabar zuri nik nere bidegabean arrerazi dizkitzudan alkekizun illun gogorrak, ongi damuturik arkitzen naz gaur, ta begitan guztiz artuak daduzkadala oraindañoko nere erakeriak; eta denbora berean arkitzen naz ni, oriek guziak uzteko, ta bizi modu berri on bat artzeko asmoan; ta negarrez, ta ziñezko urrikiz zuri zere nekeak gaur aleginean arindu-nai guztiz andiarekin.— Iraun balezate, nere ill arteko denboran, oraingo nere asmoak! Ala gerta dedilla gure Jesus maitagarria; bai arren. bai!

 

 

Ego autem constitutus sum Rex
ab eo super Sion montem sanctum ejus:
praedicans praeceptum ejus.

Ps. 2. 6.

 

        Nere umeak, erraten digu guri gure Jesus maitagarriak; nere umeak, Errege naz ni, bai; baña ez naz ni, ez, Errege, munduko erregeen erara. Orien eskanbillak, orien soldadeskak, orien gerrak, diruak, eta gañerako orien gauzak ez dute nerekin zer-ekusi, nere etsai judu gogorrak nai dutena erran arren nere Erregetasunaren gain, edo kontra.— Errege naz ni, bai, nere umeak; baña biotzen Errege, Elizako jendeak, bataiaturik arkitzen diran umillak, dira nere Erresumaren edo nere Erreinuko ondasunak, soldaduak, eta gauza guziak. Orien beren Errege naz ni; ta nere nai andiarekin alaere. Oriei erakasten diet nik, eta pozik alere, nere Erreinuko Legea, ta Zerubidea.

        Bide on zuzen onez ongi nekatzen diranak dira nere soldadu maiteak. Oriek guziak, nere ondoren dabiltza beren gurutzearekin, edo beren aztura gaistoak garaituz, pasione sutuak eskuratzen dituztela, ta beren anitz ilduraren ta nere izenean arturikako nekeren artean.— Nai dezu izan zuk ere, nere soldadu maite orietatik bat? Ori bada: birtutezko peleak dira nere gerra guziak. Bere umillerak, bere alkekizunak, bere bidegabeak, eta gaistoen eskuetatik erortzen zaizkan bere txarkeriak emekiena eramaten dituena da nere soldadurik onena.— Berak eginala baizik, ez diot eskatzen batiere nik. Egiten duen guzi-guzian laguntzen diot nik nere soldaduetatik edozeini, izan dedilla au errumes beartsua, edo aberats ondasunduna.— Ongi egiten baditu nere soldadu batek bere gauzak, iltzen denean au, nerekin daramat nik nere zeruko Erresumara, ango nere glorian, nere senide ona bezala, Prinzipe izatera. Orra nere soldadu onen pagua. Nai dezu au zuk, edo ez?

        A, Jauna! baietz errain dut nik, len askotan bezala; baña beldur naz ni, izan nadin emendik aitziña, oraindañokoan bezain minberea, ta izukorra edo beldurtia; ta utziko zaitudala nik zu bearren-bearren den denboran; edo, nere gogoari atsegin egiteagatik, ez natzaiela gogortuko ni, nere aragiari, aragi au gaitzera makurzen denean; sulezekoari, gaitz bideren bat onek niri agertzen didanean, edo nere lagun gaistoei, gauz onetatik ater-erazi ni, ta mukur-gaistoetara oriek eraman nai nautenean!

        Au gerta ez dakidan niri oraindañokoan bezela, sendortu nazazu zuk, nere Jesus maitagarria, zere graziarekin; ta pozik izain naz ni gerozkoan zure soldadu umill on, gogorretatik. Bai arren, Jesus maitea, bai!

 

 

Obmutui, et non aperui os meum:
quoniam tu fecisti.

Ps. 30. 10.

 

        Mututu nintzan ni, nere Aita eternoa, erran zezaken, bai, Jesusek egungo egunarekin; mututu nintzan ni, ta ez nuen ezpañik erabilli nik, itz bat ateratzeko nere alde, edo nere onerako, nai zuten guzia nere gain judu gogorrak zerausten aldietan; ez eta Herodes erregek, ongi naiez bezala, anitz gauza galdegin zizkidanean ere; banekien alabaña, orregatik zetorkidan eriotza, zure naiez zetorkidala, ta munduko galduen onerako.

        Mututu nintzan bada, munduko guziei ongi naiez, ta zeren zu ezin-geiagoraño maite zaitudan nik, nere Aita maitagarria: ta mututuko ninzake ni berriz ta berriz ere, zuk ala nai izatera.— Bai, Aita maitea, bai: au badakizu zuk zerorrek ere, nik bezain ongi; ta badakizu orain berriro ezezik, lenagoko zere eternidade guzi-guzian ere.

        Eta ote nekien nik bekatari txarrak, gure Jesusen mututze onekin Jesusek guri erakutsi nai ziguna?— Nere erausiak, nere itzontzikeliak, nere mintzatze beroak, nere erantzute txarrak ezetz diote: bada Jesusen mututzeak erakusten zidan niri, bear etziran itzei nik ez-aditu egitea; ta mintzen baninduten ere, nerekin zebiltzan lagunak, edo besteren batzuek, nere Jaunagana nik biotza goititurik, nere orduko minduerak Jesusen minduerekin batean Aita eterno berari nik ematea: bidenabar nik Aita berari eskatzen niola, era orretako aldietan eme-emeki, ta guztiz ixill, gelditzeko grazia.

        Baña ez nik ori egiten! Orregatik galdu ditut nik anitz irabazi, ta merezimentu!

        Gaurgero irabazi, andiak egin naiez nago; ta bear den aldietan, zu bezala, gure Jesus maitagarria, nere alegin guzian mututzeko asmoan. Indazu arren, orretarako nik bearko dudan zere laguntza ta grazia. Ala bizi bai arren, bai!

 

 

Ergo vos estis soli homines,
et vobiscum morietur sapientia?

Job. 12. 2.

 

        Ongi, Herodes errege ta jaun andia; ta ongi! Orrela zu, ta zure Zaldunak zarazte, gauzak aditzen zaizten gizonak? Zuek ez izatera, ez lizake noski arkituko gaur mundu guzi-guzian lekikenik batere, jakin bear diran gauzetatik; eta illotza legoke gizonen arteko jakinde guzi-guzia?

        Orra, Herodes jauna; orra, zuriz jauntzirik uzten dezu gaur zuk gure Jesus maitagarria! Era orretan bidaltzen dezu gaur zuk gure Jesus Jerusalengo kalez kale Pilatos baitara, edo Pilatosen etxera! Zuk orretan adirazi dezunagatik, ero bat dela, uste dute Jesus israeldarrak, eta Jerusalengo jendeak; eta istaz ta irriz dagozka, alkerik batere gabe.

        Eroa da beraz Jesus, Herodes jakintsua? Ala diozu! Zuk diozu? Zuk? Zere anaiaren emaztearekin, bazter guziak dakitela, bizitza loi-lizun bat dakartzun gizon, arrika ill ta erre bearrak? Zuk, S. Joan Baptistari burua kenerazi zenion gizonak, bizi-modu likits au zeren utz-erazi nai zizun, besterik bage? Zuk, antustez beterikako gizatzarrak, eta Judako Erreinua zeretu naiez zabiltzan arrotzarrak; zuk diozu itzez, ta siñuz, eroa dela gure Jesus maitagarria?— Eroa Jesus? Aita eternoaren Jakiundea? Aita eternoaren Seme bakar Jaungoiko-gizona; ta Jaungoiko-gizon, gauza guziak dakizkiena? Au da Herodesen ustez gizon ezer-ez ero txoratu bat?

        Bai bada! Norañokoa den gizonen itsutasuna, ta erakeria! Eta norañokoa gure Jesusen guganako nai-amorea; bada amore-nai onek eragin diozkan lanakgatik eman diote Jesusi eroaren izena ta soñekoa!

        Eta, Herodes illagatik, bukatu ote dira Izengoiti onen emalleak?— Ez egiaki? Anitz dira oraindik ere, eroaren izena eman oi dietenak Jesusen ondoren dabiltzanei; munduko erakerietatik, jan-edan galgarrietatik, sartu-atera, ta jostatze arin-likitsetatik bereisten diranei; baita oriek orietatik urrunerazten dituztenei ere.

        Zorionekoak izen onen soñeko zuriarekin beren buruak ekusiagatik, Jesusen biderik uzten ez dutenak! bada oriek dira Jesusen eran, edo zuzen, gauzak dakiztenak; eta oriek, gero zeruan jakiundez beterik, Jesus berarekin biziko diranak.— A! ni ere izaten banintz orietatik bat! Ezpanaz izandu ni orien erakoa, nere oben kulpakgatik izandu da; ta lenago ni orietatik ez izanduaz ongi damuturik, gaurdanik badaere izaten asteko, egin uste dut, bai, nik egin ala. Orretarako asmoan erratera noa orain nere itzez ta nai osoz: Nere Jesukristo, etc.

 

aurrekoa hurrengoa