www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (II)
Sebastian Mendiburu
1760, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai (Bigarren liburua), Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII.garren OTOITZ-GAIA

JESUSEN IGES EGITEA,
TA IJIT-ARTERAKO BIDEA

 

        Jesusen Presentazioko lana bukatu orduko, edo andik anitz luzatu gabe, adirazi zion gure Jaungoiko maitiak san Joseri, ar zitzala Jesus bera ta Jesusen Ama; ta zidoala biekin Ejiptora, ta iduki zitzala an biak berekin, Jaungoiko berak besterik adirazi artean; zeren Herodes zegoen Jesus galdu naiez, ta al bazezan, Jesus ill-erazteko. Egin zen guzia, Jaungoikoak adirazi zuen bezala; ta aldi onetan erakutsi zizkigun gure Jesusek anitz gauza ta, besteen artean, bi guztiz on-zuzenak; «bide, ta lagun gaistoetatik iges egitea» bata; ta bestea «Jaunak nai dueño, emeki ta enoiatu gabe bizitzea, gertatzen diran lan ta nekeen artean, latzak oriek, eta gogorrak izanagatik». Lenbizikoa da oraingo otoitz-gaiean guk ekusi bear duguna.

 

 

A.

Jesusek gaur erakusten diguna da
lagun gaistoen artetik iges egitea

 

        Zoaz igesi Ejiptora, erran zion len san Joseri gure Jaungoiko maitagarriak; eta iges egizue zuek lagun gaistoeon artetik, esaten digu guri gaur gure Jaungoiko berak. Herodes erregek, aditu ezkero, aditu zuen bezala, irur goiztar erregeak ekarri zioten Jesusen jaioberria, joan bear zuken (ta alik lasterrena) Jaungoiko-gizon jaioberriari bere ongi-etorriak, eta agur andiak egitera, baña gaistoegia zen Herodes erregea orrelako lan on bat egiteko. Oitua zegoen Herodes gogoak ematen ziona egitera, ta bere erreinuko guzien Jaun ta Jabe izatera; ta ezin ekusi zuen nion ere, bera baño geiagorik; eta orregatik etzuen oñik igitu, zegoen tokitik, Jesus billatzeko. Gaizki egiña zen, bai, Herodesen lan txar, edo egoera galdu au; baña etzen au, ez, Herodesek aldi artan egin zuen gauzarik gaistoena; gaistoagoa zen orain adituko dezun bertze lan gaisto au.

        Jesusen jaioberria ekarri zioten erregei, erran izandu zien errege Herodesek, joan zitezela berak beren bidez Jesusen billan, ta Jesus ekustera; ta berak, Jesus arkitu ta ekusi ondoan, zetozkiola non arkitzen zen Jesus ari adiraztera; ni ere noan (zion), zuen eran, an bertan berari nere agurrak egitera, au zen aldi artan Herodesek erran izandu zuena; baña etzen au, ez, Herodes gaistoak bere gogoan zerabillena; Herodesek orduan bere gogoan zerabillena zen Jesus lenbaitlen illik uztea: ta, Jesus illotza utzi naiez, illerazi zituen, andik anitz luzatu gale, Belen bereko, ta Belengo bazterretako aur txiki guziak.

        Bazuen Jesusek, aurra bazen ere, Herodes gaistoak gogoan zerabillen asmo galgarri onen berria, bein baño geiagotan len adirazi dugun bezala; baña prest bazegoen ere, zegoen bezala, bertatik edo noiznai bere bizia, ta bere barrenean zuen odol guzia gure amorez emateko, au eman baño len erakutsi, edo adirazi nai izandu zizkigun, guk egin bear ditugun anitz gauza ta egiteko; ta orregatik kendu zen, bere lan on, edo erakuste au eragotzi nai zikeon Herodes galgarriaren begietatik edo atzaparretatik, eta artu zituen Ejiptoko bide gaistoa, ta bideko neke gogorrak; erakusten zigula bere iges egite nekagarriarekin era bereko aldietan guri dagokiguna, edo guk egin bearra.

        1. Zenbat bere nekerekin egin ote zuen gure Jesus maitagarriak aldi onetako erakuste au, edo zein andi gogorrak izandu ote ziran Ejiptoko bere bidean Jesusek ekusirikako nekeak. Ori da gauza bat, Eskritura santak guri adirazten ez diguna; baña gauza da guk gerok, orduko bertze zenbaitez oroitu ezkero, nolerebait ezagutu dezakeguna.

        Zer gauzak dira, orretarako guk geren gogoan artu, ta erabilli ditzakegun gauzak? Oriek dira, Jesusen orduko bidearen asiera beinik bein; bigarren lekuan bide bera, edo bidearen era; irugarrenean urtearen orduko sasoia; laugarrenean Amaren adiña ta biotza; ta azkenean Jesus berarena. Ekus ditzagun bortzak banaka.

        Beren eskuz, ta nekez bizi ziranak ziran, len ere adirazi zaikun bezala, Jesusen Ama maitagarria, ta onen Esposo, ta bizikide on san Jose birtutetsua, ta badakizu zuk zerorrek ere norañokoak izain oi diran, era onetan bizi diranen ondasunak eta gauzak, beintzat erbestetuak bizi diranean, Ejipton Jesusen Ama ta san Jose bizitu ziran bezala. Zituzten gauza txikietatik artu bear izandu zuten, beren itxetik, Ejiptoraño bidean izandu zutena; bada, gabaz ta lotan zegoela, adirazi zion gure Jaungoiko maiteak san Joseri, Ama-Semeak arturik, atera zedilla lenbaitlen bere itxetik, eta iges egin zezala Ejiptoko erresumara, edo Ejiptora; ta, urrengo eguna argitu baño len, ta nior nekatu bage, arako bidean arkitzen ziran irurak. Orra etxetik Ejiptorañoko Jesusen bidearen asiera! Orra zein prestazio gutikoa! Orra zein nekagarria!

        Eta bide bera? Zer-nolakoa? Luzea beinik bein; ta denbora berean mendiz, sasiz, leku agorrez ongi betea. Eta badakizu, era onetako bideetan eskas izan oi dirala, edo ura, edo ostatua, edo jatekoa, ta bear diran beste gauzetatik zer edo zer.

        Noiz ote, edo urtearen zein sasoietan artu zuten Ama Semeak eta san Josek beren bide luze nekagarri au? Urtearen bigarren illean, edo aren inguruan; ta denbora ori, dakizun bezala, izan oi da otzez, izotzez, euriz, elurrez, aize gogorrez, ta eguraldi gaistoz ongi nastua.

        Norañokoak ote ziran bide au artu zutenean, Jesusen Amaren adiña, ta indar guziak? Ez andiak; oraindik alabaña urte gutizko donzella zen orduan Jesusen Ama Birjina; ta donzella, nekeetara orrenbat ez oitua; bada bere aurtasunetik asi, ta ezkondu arteko urte guziak egin izandu zituen Ama birjinak Jerusalengo elizan, an emeki bizi ziran aurtxo, ta donzella gazteen artean; gazterik atera zen andik ezkontzaz; ta ezkondurik etzuen orrenbat denbora, ijit-arterako bide au artu zuenean. Eta zer biotz ote zen Ama onen biotza? Amak izandu duen biotzik beratxen ta urrikaltiena.

        Ongi: ta Jesus beraren biotza, ta adiña? Jesusen biotza, Jaungoiko-gizonaren biotza zen; ta orregatik zen biotz maitari-ezin-maitariagoa; ta Jesusen adiña, ill bi ere bagekoa, edo beintzat anitz geiago etzituen aurrarena, Interprete ta gizon jakintsuak aditzera ematen dutenaz.

        Izanik bada, ziran bezalakoak, aditu dituzun bost gauzak, ekusi zazu zerorrek, zein andi gogorrak izan bear zuten Jesus aurtxoak bere bide onetan ekusi, edo izandu zituen nekeak! zein gogorrak orduko Jesusen otzikarak; eta aize-ukaldiak! bada bere Ama birjinak naiagatik, etzen erraz bide ain luze-gaistoan guzietatik ura gordetzea, edo nekerik gabe ateratzea.

        Onelako bere nekeen aringarritzat, eta bizitzan irauteko, bide guzian etzuen Jesusek artzen Amaren bularra beste jan-edanik; ori da alabaña adin artako aurren jan-edana; ta ekusten dezu zer bular, edo zer esne izan ziteken, otzez ta nekez betea zebillen, ta emeki azia zegoen Birjin gazte baten esnea, edo bularra!

        Eta arere indar gutiagokoa izain zen, Jesusek artzen zuen bular edo esne au, egia bada interprete andia. Maldonadok adirazten duena; bada, onen ustez, oñez ibilli zen Jesusen Ama, erditzeko zegoela, joan zenean bere erritik Belen errirañoko laur eguneko bidean; ta, bide artarako zena, zen Jesusen Ama beste bide luze onetarako ere; edo gutirekin arkitzen zena, besteren oñez ibiltzeko.

        Baña dena dela, edo zebillela bere oñez, edo astotxoren batean Jesusen Ama maitagarria bere erritik Ejiptora joan zenean, onek zeraman, bidea bide luzea zen, ta bide gaisto gogor-nekagarria. Bidera zen, prisaka bezala; ta bidean ibilli zen urteko sasoi ez-onean, bidez dabillen edozeinendako: ta Jesusen Ama bezalako Amaren era onetako ibillera, ez da orrenbateko ibillera, aur jaio berriari bear bezalako bularra emateko.

        Andia bazen ere, etzen andiena, Ama-Semeak orduan izandu zuten pena, ta nekea; andiagoa zen beren biotz aldetik izandu zutena. Bazekien Ama Birjinak nor zen bere besoetan zerabillen, bere Semetxoa. Bazekien Jaungoiko-gizona zela; ta Jaungoiko, gure amoreakgatik gizon egiña. Ekusten zuen bidenabar bide guzian Jesusek zeramana. Ekusten zuen, guzia zeramala jakiundez beterikako Jaungoiko-gizonak bezala, ta ekusten zuen, zeraman guzia zeramala umill-umill ta bear bezala, bere Ait-Eternoaren izenean, ta munduko guzien amoreakgatik. Ekusi zazu, bada, nolakoak izan zitezkeen, jakite ta ekuste onek Amaren biotz eskerdun urrikalti-maitariari ematen ziozkan kezkak, eta aldarteak.

        Au berau ekusten zuen Jesusek, bere Amaren gañerako nekeen artean; ta bere ekuste onek nekatzen zion Jesusi bere biotz ezin maitariagoa, bide gaistoko ibillerak, aize otzek, eta zeramatzien, beste neke guziak baño agitz eta agitz geiago; bere Ama zuen alabaña (ta Ama munduko guziak baño maiteago zuena), bere amorez ain penaturik Jesusek ekusten zuena.

        Nekeak eta nekeak dira, Jesus maitea; ta, alde guzietatik estutzen zaituzten nekeak, bide latz-gogor onetarako, zure lagunak; eta alere guzien artean zabiltza zu Jaungoiko-gizonaren eran, edo ezinobeki; ta zere neke latz guziak artzen dituzula zere Aita Jaungoikoaren izenean; ta gure guzien onerako; ta bidenabar agertzen diguzula, nola iges egiten den lagun gaistoen artetik.

        2. Bai; Jesusek gaurko bere igesi-nekeekin ederki erakusten digu lagun gaistoen artetik iges egiten; baita besterik ere; bada Jesusek gaur iges egin du Herodes galgarriaren atzaparretatik, bere geroko bizitzan egiteko Aita Eternoak adirazten diozkan gauza guziak; eta bere iges egite onekin adirazten digu, guk ere gorde dezagula zeruko graziaren bizitza, lagun galgarrien artetik iges egiten dugula; ta egin dezagula geren bizitzan, gure Jaungoikoari atsegin egiñen dion guzia. Au guzia zuk egiteko, egin bearko dituzu, ta trikatu gabe edo emen bertatik, Jesusen gaurko iges egitearen erako iges egiteak; edo utzi bearko dituzu zere lagun galgarriak, eta bekaturako bide gaistoak. Ote dakizu zuk zer lagunak diran, ta zer bideak, bide-lagun galgarri oriek? Adiraziko derezkitzut nik, zenbait beintzat.

        Bekatuetara eraman oi zaitu, dakizun arako lagun arekin edo bertzearekin itz egiteak, aren etxeratzeak, edo ari begira egoteak? Orra bada, orra zure Herodes, edo zure lagun galgarria; orra Jesusek gaur zuri utz-erazi nai dizun laguna, ta bekaturako bidea. Galdu nai ezpadezu dezun grazia ta zeruko bizitza, iges egin bearko dezu etxe orretatik; baita zere galgarri orren begietatik ere; ta, au ez egitera, egiten ez dezu zuk gure Jesusek gaur erakasten digun iges egitea.

        Bekatura eraman oi zaitu dakizun aldietako joko ark, edanak, danzak, jostatzeak, egoerak, alferkeriak, ibillerak, edo zerk edo zerk? Orra ori ere, zu galdu nai zaituen Herodes gaistoa; edo orra zure animako bizitz ederraren bide galgarria. Nai ezpadezu bada ken dakizun bizitz on ori, edo, zere Jaungoikoak emanik dezun zeruko grazia, utzi bearko dezu dagoen lekuan, ta billatu bearko dezu, naiz dela nekez beterik eta negarra dariozula, beste lekuren bat, beste tokiren bat, eta bertze bizitza. Zuri ori eragin naiez, da gaurko Jesusen iges egitea ta nekezko bidea: ta eragin naiez, zere lagunetatik bat ere zuk gaistatzen ez dezula.

        3. Bai; gaurko Jesusen bide gogor ta iges egite nekezkoak erakusten dizu beste gauzarik ere; bada erakusten dizu nola galerazten diran besteen galbide gaistoak. Atozea: zurekin egoteak, zurekin jostatzeak, zurekin edateak, edo zure danzak, itzak, sartu-atereak, edo bertze zerbaitek ematen dio norbaiti sua, edo gaitzerako bide-moduren bat? Orra bada, bide au ere zuri gal-erazi naiez da Jesusen gaurko iges egitea, bada, bere bizia ez galtzeko ezezik, iges egiten du gaur Jesusek kendu naiez, suturik arkitzen zen Herodesi, gaitzerako ta aurren eriotzez bazterrak betetzeko bidea.

        Bazekien alabaña Jesus maitagarriak, zer zen Herodesek bere gogoan zerabillena: edo nola zebillen Herodes, Jesus berari bizia kendu naiez, ta au ari lenbaitlen kentzeko bideen billan: ta orregatik Jesus maiteak iges egin zuen ijit-artera, arkitzen etzuenean, billatzen zuen Jesus, palaka zekion Herodesi bere barren gaistoa; ta utz zitzan beren amekin, ta beren bizia kendu bage, aur inozenteak; edo beintzat egin etzezan, Jesus berari bizia kentzearekin egiñen zuen bekatu arrigarria. Orra gaur Jesusek bere iges egite nekezkoarekin erakusten digun ikaskaria! ta orra ikaskari oraindañokoan zuk, ongi beintzat, ikasi ez dezuna.

        Ez egiazki, nere Jaungoiko maitagarria, ez! Nere ikaste eder onetan baño pozikago ibilli naz ni, nere gogo gaistoari atsegin egiten zioten beste zenbait bide galdutan; ta orregatik ibilli naz ni bide galgarriz galgarri, ta bekatuz bekatu! Onik ez nuen nik, zenbait denboraz beintzat, era onetan edo gaizkiz gaizki ez nenbillenean; ta, ekusten banuen ere, bide galgarri onen bukaera dela sulezea, ez nintzan lotsatzen, ez nintzan izutzen, ta aitziña ninjoan ni egunoro, ta gaizki nenbillen denbora guzian!

        Baña bere galtzeari begiratzen ez dionak, nola begiratuko dio besterenari? Nik beintzat oraindañokoan ez diot, ez, anitz begiratu; bada egin izandu dut nik nere aragi gaistoak eta gogo galduak eragin didatena, batere begiratu gabe, nerekin zebiltzanei, orretan nik ematen nien bear ez bezalako ekuskarira edo exenplora, ta bekaturako bidera!

        Eta zenbat ote dira, nere lan txar onelakoakgatik, ekusten nindutenak egin dituzten bekatuak, edo nik bekatuetarako nere lagunei ta ekusten nindutenei eman dieztedan bide gaistoak? A nere Jaungoiko ezin zuzenagoa! ta era onetan nik eragin ditudanez ere, nere bekatuez bezala, artu bear zuk niri, nork daki nolako kontuak!

        Ibilleraren gaistoa oraindañoko nere ibillera, edo onela nenbillen denborako ibillera nerea! Barkatu ote derezkit nere Jaungoiko zuzen justuak, ala nenbillenean nik neronek egin nituen, ta ekusten nindunei eragin niezten bekatuak? Baldin nik ori orain baneki, ez nengoke, ez, ditudan adiña ai-rekin, naigaberekin, ta kezkarekin! Barkatuak ezpadaude ere, barkatuko al dizkidatzu zuk nere Jesus maitagarria, zere bideko neke gogorrakgatik; eta emain al didazu, oraindañoko bide txarrak utzi, ta zuk erakutsi didazuna zuzen ta arin artzeko bear dudan zure laguntza ta grazia. Eskatzen dizut, gaizki-egiñen damuarekin, ta, bide zuzenetan baizik oñik ez sartzeko gogoz ta naiez beterik! Indazu bada. Bai arren, bai!

 

 

Qui amat periculum, in illo peribit.

Eccli. 3. 27.

 

        Gaitz-bidez bide, edo bide gaistoz dabillena, bere gogoz andik badabil eta berak nai duela, bekataria da, ta betiko galduko bearra, esaten digu bere Eskritura santan gure Jaungoiko maitagarriak. Bai: bekataria da gaitz-bidez bide, edo bekatura eraman oi duen bidez dabillen gizona ta beste edozein. Orregatik bada, edo, gaitz bide galgarri au utzi bagez, bekatura zen Sanson, bekatura zen Dabid, baita Salomon ere; ta orregatik beragatik bekatura ziran, nork daki zenbat bertze gizon jakintsu, andi, ta santu. Orrelakorik zuri gerta ez dakizun, edo bekatu-bideak zuri galerazteko, da gaurko Jesusen iges egitea.

        Ongi: ta noren ondoren ibilli nai dezu zuk, datozen egunetan, ta zere bizitza guzian? Bide galgarriz dabiltzanen, ta galtzen diranen ondoren; edo, bide txarrak utzi, ta onak erakusten dizkitzun zere Jesusen ondoren?

        Zure ondoren, nere Jesus maitagarria: zure ondoren nai dut nik ibilli azken asnaseraño. Ai! au egin banu nik lendabizitik; eta bein ere bekaturatzen ez nintzala! Besterik izain zen gaur, bai; ta orain arkituko nintzan ni, nagoen baño agitz zure alderago, ta egoin nintzan grazi andiarekin, ta, nork daki zenbat irabazi ta zerurako merezimentu nerekin nituela? Zure ondoren, edo zuk erakusten didazun eran ibilli gabez, galdu ditut nik, nere Jesus maitagarria, galdu ditudanak, eta galdu dut askotan nere anima!

        Eta, zer dakit nik nola dagoen egungo egunean ere! Nere eroegia! nere galdu-galgarria! Iraun balezate azken-orduraño oraingo nere damu zentzatuak, eta asmo zuzenak! Baietz uste dut, nere Jaungoiko maitea: bai, zuk laguntzen didazula! Lagun zakizkit bada, bai arren, bai!

 

 

Egredere det erra tua, et de cognatione tua,
et de domo patris tui;
et veni in terram, quam mostravero tibi.

Genes. 12. 1.

 

        Atera zaitez zere erritik, zere aideen artetik, baita zere aitaren itxetik ere, ta atoz nik erakutsiko dizudan errira, edo bazter batera, erran zion aldi batez Jaungoikoak Abrani; ta zerbait orrelako errain izandu dit niri ere, nork daki zenbat aldiz eta zenbat aldetara!

        Abranen erria, idoloz ta bekatu-bidez beterik zegoen erria zen; bide oriez, idoloen ondoren ta gaizki zebiltzanak ziran Abranen aideak; baita Abranen aita bera ere; ta berez, garbiro, bear bezala, idolorik bageko etxean bizi zediñ bere famili utsarekin, andik eraman zuen Abran bere Jaungoikoak, artarako ona zen lekura. Eta deitzen nau ni ere gauza beretako, niri dagokidan tokira ta bizierara. Abranek eranzun zion bere Jaungoikoari, ta artu zuen, trikatu edo luzatu gabe ta bere-bereala, Jaungoiko berak berezi zion errirako edo bazterrerako bidea. Eranzun diot nik ere, nere Jaungoikoak deitu didanetan, edo artu izandu ditut nik ere, bide gaistoak utzirik, nere Jaunagana daramaten bide on garbi zuzenak?

        Ez noski, ta erdietan ere! Oitua nengoen lekuan, edo artua nedukan ibilleran bizitu naz ni, geienean beintzat, edo denbora luzeetan. Maite nituen nik nere idolo txarrak, edo gogoeta loiak. Maite nituen nik nere atsegin lizunak, nere jostatze galduak, eta bide galgarriak; baita nere Jaunaren gogarakoak etziran gauzetatik beste zenbait ere; ta, ez uzteagatik, utzi izandu dut nik, nere Jesus maitagarriak erakutsia dadukan zerurako bide zuzena.

        Artuko al dut orain bada ere? Baldinbere, bai! galdua naz ni, nik orain ez-aditu egitera, deiez ta lagundu-naiez dagoen nere Jaungoikoari, edo berak ez ukitzera gero nere biotz txar galdu au.

        Baña ukituko ote dit niri nere Jaungoikoak denboraren batez, edo gero noiz edo noiz? Zeri dagokala, erantzuten ezpadiot nik orain, deitzen didanean?

        Ez, nere Jaungoiko maitea, ez! Ez dut nai, ez, denbora geiagoz egon, nagoen bezala! Erantzun uste dizut, eta artuko dut nik gaur bertatik erakusten didazun zere bide zuzen au! Indazu arren, nagitasunak garaitzeko, ta bide onetan arin ibiltzeko bear dudan zure laguntza ta grazia. Bai arren, bai!

 

 

Ecce elongavi fugiens, et mansi in solitudine.

Ps. 54. 8.

 

        Mundu guzia bete du gure etsai galgarriak bere lakioz, lokatze galduz, ta pausu gaistoz. Eroaren eran nenbillela, sartu izandu naz ni zenbait aldiz aragiaren lokatze galdu zikingarrian; era bereko zenbait ibillera makurretan arkitu nau ni nere etsai gogor amurratuak, eta ongi loturik iutzi nau bekatuaren lakio sendorrez edo lazoz; eta askotan autsi ditut nik neronek, nere naiez, nere animako ezur guziak, sarturik orretarako oben gaistoen malkortegian ta amil-lekuan; edo nik neronek nere kulpaz, eta gogo gaistoari atsegin egiteagatik galdu dut nere anima, nork daki zenbat bider edo zenbat bekaturekin! Baña ezaguturik noizbait-noizbait nere ibillera galdu au, ta onetatik atera ditudan kalteak, idiki ditut nere begiak, eta ekusi dut nondik dabillen nere gidari on Jesus maitagarria; ta artu dut, ibillera galdu au utzirik, beraren ondotik zuzen ibiltzeko asmoa.

        Uzten ditut bada nik gogoz ta biotzez, oraindañokoan galdurik ekarri nauten nere bide gastoak! Ez dut gaurgero ekusi ere nai bekaturako biderik batere. Beude aldebat, eta nigandik urruti, edo bebiltza nai duten eran gañerako ero galduak! Orien eran len ibilliaz dut nik damu; ta ziñez alere! Ez ditut berriz ez bazkatu nai, oraindañokoan bezala, nere aztura ta naikunde gaistoak! Ez diot eman nai, ez bati ere gaitzerako biderik txikiena, edo ongi ez dagokan ekustekorik bat ere! Asmo au lenagotik ez artuaz dut orain damu ta urriki!

        Nere jostatze txarrak, galerazi nauzuten, oraindañoko nere erakeriak, utz nazazue gaurgero baketan, ta asaldatu gabe! Zuek neretzat izandu zarazte Herodes Jesusendako bezala, edo etsai gaisto guztiz galgarriak! Zuen igesi ibilli bear dut nik, bai, bizi nazaño, ta autsi ta urratu bear ditut gaitzerako nere oitura makurrak! Obe nukean nik nere lan au egin izandu banu lenago, ta lenago ere, edo iges egin izandu banu nik, orien eskuetara eraman nauten nere bide galgarrietatik, Jesus maitagarriak bere iges egite zuzenarekin erakutsi zidan bezala!

        A, nere Jesus maitagarria! gaurdanik asiko naz egiten, bai segurki len bein ere, bear zen eran beintzat, egin ez dudana! Len au egin bagez nago ni gaur nagoen bezala, ta bekatuz, ekusten dezun bezain galdu-betea! Ez al zait bizitza guzian aituko niri gaur arturikako nere asmo ongille zuzen au! Ez nuke nai beintzat, Jesus maitagarria. Artuaz beraz ere zuri eskerrak; bada zuk ijit-arterako zere ibillera gogor nekezkoarekin erakutsi ezpazenit orain nik artu dudan asmorako bide au, artzeko egoin zen egungo egunean ere, aspaldi guzian edo oraindañoko denboran egondu den bezala! Artzen bezala, bada, lagun zakizkit, nere Jaungoiko maitagarria, asmo artuak diona zuzen egiten; bai, ta orain ziñez ta damuz erraten ere: Nere Jesukristo, etc.

 

aurrekoa hurrengoa