www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (II)
Sebastian Mendiburu
1760, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai (Bigarren liburua), Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLV.garren OTOITZ-GAlA

GAZTE ILL-OBIRA ZERAMATEN BATEN BIZTEA;
TA PASIONEZKO BEKATARIAREN GRAZIARATZEA

 

 

A.

 

        Nain-go erriratzean, batzen du Jesus maitagarriak, ortzitzera zeramaten ill gazte, alargun baten seme bakar bat. Negarrez zijoan, anitz jenderen artean seme illaren ama, alargun ongi naigabetu au: ta, artaz urrikaldurik, erraten dio Jesus maitagarriak. Zaude: ez dagizula negarrik batere.

        Urbiltzen da gero Jesus andetara; ukitzen ditu andak; eta gelditzen dira, beren andetan mutil illaren gorputza zeramatenak. Olduan erraten dio Jesusek ill berari: A mutil: jaiki adi! Jartzen da bertan, illik zegoen mutilla; ta asitzen da izketan: ta ematen dio Jesusek bizturikako semea bere amari; ta ekusten duten guziak arritzen dira. Luc. 7. II.

        Arritzekoa zen, bai, ekusi zutena; ta Jaungoikoaren gauza: bada, Jaungoikoak baizik, ezin biztu dezake illik dagoen bat.

        Baña ez ote da au bezain gauz arrigarria, ill onen bizteak adirazi nai diguna; edo animen bizte, maiz aski geroztik Jesusek egin oi duena; egiten badu ere estalpean bezala, ta iñor anitz oartzen etzaiola?— Bai, ta arrigarriagoa ere; bada, gorputzak baño agitz geiako balio du animak: eta, gorputzarena baño animaren biztea gauz agitz andiagoa da: ta, andiagoa ere baño andiagoa, egungo mutillaren bizteak adirazten duen animako biztea.

        Zer bizte-modu da, bada, ill onen bizteak adirazten digun animen biztea?— Pasionez, edo naikunde gaistoak garaitu gabez, bekaturatzen den animaren biztea. Onela bekaturatzen diranak, bekatari gaistoak dira; ta, oartukabean, ta indargabez bezala, betakuratzen diranak baño agitz gaistoagoak.

        Au zuk ezagutzeko, ez dezu ekustea besterik bein, nola zegoen len Jesusek biztu zuen amabi urteko aur illa, ta nola oraingo mutill au; ta gero Jesusek, ura bizteko egin zuena; ta nola orain biztu duen au.

        Amabi urteko aur ill berria, ill zen gela berean arkitzen zen oraindik, Jesus maitagarria ara zenean: baña mutil au, ill ondoan, illen soñekoz jauntzirik, etxetik atera, ta zeramaten zenbait gizonek bere obira edo sepulturara, guztiz etsirik illaren bizteaz; ta zeramaten, bizte beraren igesi bezala. Ekusten dezu?

        Ekusi zazu bada orain Jesusek au bizteko, ta leneko aurrak biztean egin izandu zuena.— Aur ill berri au bizteko, etzuen Jesusek egin izandu, eskutik artu, ta itz bi erratea beste gauzarik, baña mutil lenago illa bizteko, begiratu zion lenik negarrez zetorren onen amari: ta, amaren negarraz urrikaldurik, artu zuen Jesusek onen seme illa bizteko asmoa. Urbiltzen da gero seme beraren gorputz illagana: esk-ukaldiz edo golpez geldirazten ditu ura obira zeramatenak: agintzen edo manatzen dio ill berari jaiki dedilla bertan bizirik: bizten da au; ta, bere andetan jarririk edo eseririk, asten da itzketan; ta era onetan, edo biztua, ta osasun oso-osoan itzultzen dio Jesusek, negarrez zegoen bere amari.

        Ekusten dezu zein labur erraza izandu zen lenbiziko biztea, ta zein luzea, ta zenbat arazotakoa bigarrena.— Aur ill berria bezain erraz, ta laster biztu zezaken Jesusek mutil au ere; baña etzuen ala biztu nai izandu.

        Zergatik, uste dezu?— Guri adirazi naiez, zenbat ere gaistoagoa den bekataria, anbat au geiago nekatzen dela bere animaren biztean, edo anbat nekezago erdisten duela onek Jesus onagandik bere bekatuen barkamentua ta zeruko grazia.

        Zergatik au?— Zeren trabatuagoa dagoen bera; ta aserreago dadukan bere Jaungoikoa.

        Bai: zenbat ere gaistoagoa bekatari bat, anbat trabatuagoa, bere Jauna billatzeko: bada bekatuen kate geiagorekin, ta agitz andiagoekin loturik arkitzen da bekatari gaistoagoa: ta bidenabar arkitzen da, gaistakeri andiagoak egiñik bere Jaungoikoari; ta orregatik arkitzen da, beste bekatariak baño agitz aserreago dadukala bere Jaungoiko maitagarria. Eta, dakusazun bezala, kate andiak urratzea, txiki batzuek urratzea baño neke geiago dakarren lana ta egitekoa da; ta, aserreago dagoen Jaun bat palakatzea, orren aserre ez dagoen bat palakatzoa baño, zer-egin geiagorekin arkitzen den egitekoa da.

        Egiteko andi gogor onekin arkitzen dira, pasione biziak, eta naikunde asaldatuak dituzten bekatari gaisoak. Au guri adirazteko da, mutil illa obira zeramatenekin gure Jesusek egin izandu zuena.

        Ill au bere obira zaramaten gizonak geldirazi zituen gure Jesusek, illa bizteko: ta bekatuz illa dagoenak, eta pasione bizi, ta naikunde galduen atzaparretan arkitzen denak, biztuko bada, edo erditsiko badu bere Jaunaren grazi ona edo bizitza, ta bere bekatuen barkamentua, gogortu bearko du, gaitzerako bere makurtasunen edo pasione galduen kontra; ta oriek ark ez geldiratzera, bekatuaren obirako da azkenean, ta ondatuko da gero betiko bere sulezean.

        Anima gaiso bat, obi beltz-sutu izugarri onetara daramaten lagunak, edo pasione galgarriak, zer pasione dira?— Oriek dira: luxuria edo aragiaren naikunde lizuna; antustea, arrotasuna, edo guzien gain ibilli naia: kutizia, edo edozein bidez aberastu-naia; ta ira edo bendekua, ta bati ere deus bat ez-barkatu-naia. Oriek dira, bekatu berrien obira ta sulezera anima bekataria daramaten lagun gaistoak, edo pasioneak Pasione oriek geldirazi artean, ez dio Jesusek emain bekatupean arkitzen den anima gaisoari bere graziaren zeruko bizitza.

        Nola geldirazten ote dira laur lagun gaisto, edo pasione sutu oriek?— Guri gure Jesus maitagarriak laguntzen digula.

        Baña nola guk lagun-eraziko diogu, geren bekatuz aserretua dadukagun gure Jesus maitagarriari?— Nain-go mutil illaren amak bezala, edo negarrez, suspirioz, ta naiez.

        Bekatuzill-erazi zaituzte zu zere pasione sutuak, edo zure aragiaren, zeren ondraren, zere ondasunen, edo zere bendeku makurren naikunde galduak? Bekatu galdu beeren bide gaistoz zaramazte zu berriz ta berriz ere zere naikunde berak: eta zaramazte zu, sulezeko obi-beltz sutu arrigarrian lenbaitlen ortzirazi naiez? A gaisoa!

        Nai dezu galdu zuk, edo naiko dezu gaur berean urraturik iutzi, bekatu gaistoetarako zere bide galgarri au? Nai dezu zuk denbora berean irabazi zere oben kulpen barkamentua, edo barkazioa? Nai dezu zuk zeruko graziaren bizitza, ta zere Jaungoiko maitagarriaren umetasuna? Sartu nai dezu zuk orain badere zeruko bide zuzen garbi-ondasundunean, emendik berriz atera gabe, zabiltzala zuzen-zuzen, gure Jesus ibilli zen eran, Jesus berarekin gero beraren glorian atsegin-kontentuz beterik bizitzeko?

        Nai dut bai; ta ziñez alere!

        Bai? Baña ongi damuturik arkitzen zara zu zere leneko gaizki egiñaz?— Bai, bai: ta era orretako lan bat egin baño len nere biotz au lertu balitzait naiago nukela!

        Urrikal zaitut, bada, leneko zere damu-bideaz, edo zeren erori ziñan len zere lan gaisto bekatu galgarrietan: baña atsegin andi bat artzen dut orain, era orretan zu, ta orren ziñez damuturik, ekustean; bada badut uste biztuko dizun zere anima, orretarañoko lan orretan lagundu dizun zere Jaungoiko maitagarriak; edo zinki uste dut barka-damuz ta urrikiz beterik, bere barkamentua galdegiteko, edo, bear zen eran eskatzeko, atera oi zituen Jaungoiko maitagarriak beren emengo bizitzatik, eta bestean ematen oi zien bere irabazia. Baña ezagutzen zutenei zergatik zen ta zertarako beren Jaunaren zeatze ta penatze au; ta, au ezagutu ondoan, beren gaizki guziez ongi damuturik, eta ontzeko asmoan eskatzen ziotenei gaizki beren barkamentua, urrikaltzen zitzaien beren Jaungoiko urrikaltia; ta atera oi zituen beren nekepetik eta bear artetik; eta eraman oi zituen, bere umeen bizitzara, ta ibiltze aisazkora. Ala dio Dabidek; eta, zer zion zekien gizona zen Dabid errege santua.

        Eta zuk, nere anima, zer ote diozu?— Zer erran dezaket nik, bekatari txar, nork-daki zenbatetan nere Jaun maitagarria aserreturik dadukadan galduak! Nik orain erran dezakedana da, nere Jaunaren oraindañoko zeatzeak, eta nere gain etorri diran neke guziak, deus ez-bat bezala dirala nere gaistakeriei begiratzen bazaie; ta ill, ta sulezean ondatu banindu ere (ta aspaldi dela), etzuela nere Jaungoiko maitagarriak egiñen, ez bein, berriz, ta askotan ere nik ongi irabazi nedukana baizik.

        Baña, Dabidek adiratzen duen bezain urrikaltia den ezkero, (den bezala) nere Jaungoiko maitagarria, nik orain diodana da, gaurdanik nik, eta bertan eskatzen diodala Jaungoiko berari; ta eskatzen diodala nere biotzeko indar guziarekin, leneko nere uts guzien barkamentua, ta gaurgero ontzen ta ontzen aritzeko, bearko dudan Jaungoiko beraren eskua, grazia, ta laguntza; ta eskatzen diodala, ukatuko ez didalako uste osoan. Ala gerta dedilla, nere Jaungoiko maitea, bai, arren, bai!

 

 

Si praestes animae tuae concupiscentias ejus,
faciet te in gaudium inimicis tuis.

Eccli. 18. 31.

 

        Zere buruari egiten badiozkatzu zuk, zure buruai: edo aragi galgarriak naiko dituen atsegin loiak; baldiu bazabiltza zu, datozen denboretan, zere nai makurren bidez, ta zure pasione galgarriak eskatzen duten eran, egiñen dituzu zuk, zure etsaiak nai dituzten anitz gauza ta uts; atsegin andiak emain dieztezu zuk zere etsaiei; ta galduko zaituzte zu etsai gaistagin berak. Siñes dezakezu, bai, orain zuk aditzen didazun au; bada guzia da, Espiritu Santuak guri Eskrituraz aspaldi adirazia.

        Aragiaren naikundez naikunde bazabiltza zu, laburtuko dituzu zuk zerorrek zere bizitzako egunak, galduko dezu zuk zere osasuna, ustelduko zara zu, ta ortzituko zaituzte, zuk uste baño len, suzko ta sufrezko obi arrigarrian.

        Gauza guzien gañeraño igan oi den olioa egosten da zartanean, eltzean, edo era orretako ontziren batean, erretzen ezpada kriselluan, elizako lanparan, edo argi egiteko den beste gauzaren batean: ta emen garaitzen ezpadezu zuk zere antustea ta arrotasun ariña, zere ondrak-naia, ta zere beti-ta-beti igan-nai galdu-galgarria, orrek berak ondatuko zaitu zu sulezeko putzu izugarrian; ta erretzen, ta egosten idukiko zaitu an eternidade ta sekula guzian.

        Diruzalea zara zu, ta ondasunen ondoren zabiltzan gizon estekatua; ta, orien ondoren zabiltzanean, nondik zabiltzan zu orrenbat begiratzen ez dezuna? Zere saldu-erosietan zeri begiratzen diozu zuk? Zere irabaziari, bai; baña ez, dakartzun tratuaren berdintasunari? Ala bada, zere ondasunak zu, ta zere irabaziak itsutua zaduzka, nora zoazen zu, edo zein toki izugarriz zoazen, ez ekusteko; gortua zaduzka (ta agitz alere) adi ez dezazun zuk zere Jaunak erraten dizun gauz onik batere; ta orregatik erio gaistoaren atzaparretan zaduzka zu.

        Sutu galduren bat ote zara zu? Naigabe bat zere Jaunagatik emeki artzen ez dakizun gizona ote zara zu? Iraz, ta bendekuz beterik ote zabiltza zu, sangaka dagoen txakur txar ero bat bezala? Illen zaituzte bada zu azkenean zere bekatuak; eta eramain zaituzte kez, ta garrez, beterik dagoen obira; ta an egon bearko dezu zuk beti-ta-beti zere eskuz zuk zerorrek zere miia, ta zere errai guziak urratzen dituzula.

        Orra nora zoazen zu, zere pasione gaistoen, ta zere naikunde galduen soñean zabiltzan anima! Bekatuz illa zaude zu zere Jaunaren begietan; ta, sulezeko obi galduan gelditu nai ezpadezu zuk, geldi zaitez emen bertan gaur, ta beti, zere Jesusen deiak aditzeko. Egizu zuk ziñez negar, oraindañoko zere erakeriez. Eskura izkitzu zere pasione asaldatu galgarriak. Jaiki zaitez lenbaitlen zere bekatuaren oatzetik; eta zoaz, zere ama on, Eliza billagarrira; an negar damuzko, ta Konfesione zuzeneko ur ederrez zere burua, bear den eran garbitzera, gero zuzen egiteko, gure Jaungoiko maitagarriak manatzen dituen gauza guziak, gurutze-pean, ta nekez beterik ibilliko bazara ere, emen biziko zaran zere denboran. Jesus orretan zuri laguntzeko dago; ta lagunduko dizu, bai, zuk ala nai dezula, zere azken-orduraño. Ala gerta dedilla bada; bai arren, bai!

 

 

Dereliquerunt legem meam, quam dedi eis;
et non audierunt vocem meam, et non ambulaverunt in ea,
et abierunt post pravitatem cordis.

Ier. 9. 13.

 

        Begiratzen die Jesusek bere bidera deitu dienei; ta, ekusirik anitzek egiten dutena, erraten du Jeremiasen itzekin: ez-aditu egin diote oriek guziak nere deiari; ez dute ibilli nai izandu, ez, oriek nere bide zuzenez, ta ni noan lekutik. Autsi dituzte oriek nere Legeko kate guziak. Iges egin dute oriek, gogoak eman dien alde gaistoetara; ta an dabiltza gaizkiz gaizki, ta bekatuz bekatu. Zer dagiket bada nik, nik au ekusi ondoan?

        Zer dakit bada nik, nere Jesus maitagarria! Anitz da, bai, orien erakeriak eskatzen duena; ill dituzte alabaña, beren bekatuz, beren anima gaisoak! Naikunde makurren, ta pasione bizi galgarrien soñean doaz oriek, berak nai duten aldera!

        Zure itzak, nere Jesus maitagarria, itz meak dira; ta, adi ez ditzaten gure anima gaisoak, ojuz ta ojuz daude gure pasione galgarriak; soñuz soñu daramazte, beren alegin guzian, gure anima gaisoak, edo daramazte marmarioz marmario, jan-edanez jan-edan, aserretzez aserretze, antustez antuzte, ta loiez loi! Eta ez daude, ez, zure itzak aditzeko, orien ojuak, orien eskanbillak, eta ibillera makurrak galerazten dituzten animak; eta gutiago daude, negarrez ongi beren buruak garbitzeko!

        Zuk dagikezuna da, gure Jesus maitagarria, era onetako animale aserretzen dizuten zere Aitari begira zaudela, zuk zere leneko negarrak oni agertzea; oriekgatik badere urrikal dakien, bere laguntz onarekin oriek zentzarazteko, ta atera ditzan, beren bekatuen lo ta bide gaistoetatik!

        Bai arren! egizu zuk orrenbeste, nere Jesus maitagarria. Ager egiozkatzu zere Aita berari, leneko zere negarrak; eta ager egiozkatzu, anima oriekgatik ezezik, ni bekatari txar onegatik ere: bada, zuk ori egitera, badut uste emain didan niri ere, oraindañoko laguntzak baño laguntza andiagoren bat, ta laguntz onekin batean asiko nazala ni ere negarrez, oraindañoko nere bekatuakgatik; eta erditsiko dudala orien barkamentua, ta berriz berririk ez egiteko grazia!

        Au orain nik zure Aitagandik erdistera, artuko dut zure nekezko ta gurutzezko bide zuzena, edo, zure Lege santa kontuz gordezko asmoa. Au ar dezadan orain nik uts egin bage, indazu bein nere oraindañoko uts eta bekatu guzien ziñezko damu bat, errateko gero nik bear den eran: Nere Jesukristo, etc.

 

aurrekoa hurrengoa