Txibo landako alaba
Euskera zalek ementxe gagoz
Asmo bikainez beterik,
Geure euskera sendotuteko
Gaurtik biarko itxi barik.
Ama euskera geurea dala
Ezin deikegu ukatu,
auarren beragaz beti gara
Era txarrean portatu.
Milla bider goizetik gabera
Egiñik bera zapaldu,
Gure izkuntza bertan bera itxita
Egiñik erderaz mintzatu.
Auzokoari errua bota
Ori esanda lasai lotu,
On balitza sendakai ona
Euskera ezango makaldu.
Irakasleri eta beste askori
Botatzen deutzegu erru,
Baña errudun andienak
Etxe barrutan ditugu.
Mirentxu nora soiaz orren arin
yo que no sé bascuence,
Euxek bai dala entzun samiña
ta askotan entzuten dana.
Aipatu degun Mirentxu ori
Txibo landako alaba,
Etxe orretan guraso ta abar
Euskaldunak danak dira.
Alde batetik eta bestetik
Euskaldunak danak dira,
Aurren etxe aretan tutik
Ez da egiten euskera.
Mirentxu asi da ikastolara
An ez da geiago euskerarik,
onen antzeko kirtenkeriak
eiten ditugu pentza barik.
Ondo ikasi dagien edo
Mirentxuk bere erderea,
Ingerutik jurtiten dogu
Gure euskera maitia.
Etxeko izkuntzaren jaun ta jabe
Beti dirade gurasoak,
Ta euskeraz mintzatu bear
Baara gu lotzadunak.
Txibo landako Mirentxu asko
Daoz Euskalerrin zabaldurik,
Izurri ori galtzen ezpadu
gagoz betiko galdurik.
Armintza, 19-4-60
|