 |
Miren ederra
Klabelin gorri
Polit polita
Bardin gabea
Jainkon maitea.
Mosun arrosa
Begin dizdira,
Olakoxea
Bere maitea.
Gorputza lerden
Gogo erruge,
Lain da izateko
Biotzen jabe.
Beralakorik
Besterik ez da
Donoki lurran
Bera bakarra.
Jainkok egin zun
Arduraz bera,
Izan zedian
Arrigarria.
Egin arduraz
Zaitu arduraz
Eta edertu
Eskar guztikas.
Andre ederra
Andre maitea,
Nigaz erruki
Doaiz betea.
|
 |