www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Deun biren ollasko errea

 

                Amairugarren gizaldiko Askitsa Pantzekarra.

 

Banintza Prantzisko Deuna lakoa

Ta ez naizen obendaria,

Berau bezela naiko nuke euki

Klara Deuna edo lakoa.

 

Oek Jainkoaren otseindariak!

Len aberatsak oin txiroak,

Biak asistar Jainko maitatiak

Nun arkitu eurek lakoak?

 

Biak zebiltzan Asis ondoan

Jainko maitasuna zabaltzen,

Biak zebiltzan euren ustean

Osteari ondo egiten.

 

Baña mingarria gerta zitzayen

Ezekitena ikasi zuten,

Erri guztian zebiltzala erruz

Biekaiti gaizki esaten.

 

Egun batean etorri ziraden

Azoka zegoan lekura,

Ta gosek illak zetozen-eta

Eskatu zuten janaria.

 

Aragia utzitzeko eguna zan

Egun ura leku aretan,

Ta Deunen lepotik parre egin nayan

Ostatari zegon agian.

 

Ostatariak pozik eman zien

Jateko ollasko ondo errea,

Ostalariak parre egin zezaten

Deunen ollaskoa ikusita.

 

Baño Deun Prantziskok ollaskoari

Bota zion onetsipena,

Ta ostatari eskun arri itzail zan

Bere ollasko ondo errea.

 

Ta inork ezin parre egin Deunen lepotik

Zebiltzala zeru bidetik,

Mirariak zegizala Jainkoak

Bere bi Deunen onagaitik.

 

Azoka lekutik irten ziraden

Mirariarren ain minduak,

Ikusirik eurekanako osteak

Eukezala mingain zorrotzak.

 

Ta ixil dijoaz bidean barrena

Deuna aurretik, Klara atzetik,

Miñez ta itunez batak besteari

Eziela egiten itzik.

 

Negu gorria zan, elurtza zegon

Mintsu ta ixil ibil ta ibilli,

Eldu ziraden biak oyanara

Ta Deunak dasayo Klarari.

 

Ene Klara, arreba maite kutuna

Osten erromesa dala-ta,

Oraintxek ementxek elkarrengandik

Biok aldendu bear gera.

 

Gaberoko Jeronimo Deunera

Zu arreba iritxiko zera,

Ta ni juango naiz biderik bide

Jainkoak neraman lekura.

 

Subazioko oyanatatik barren

Klarak artu zuan bidea,

Berealaxe igil ta apal eginik

Prantziskok agindu ziona.

 

Ta bide zatia egin orduko

Itzuli zan Klara didarka,

Noiz artean iraun bear du gero

Aldakuntz onek Prantzisko nere aita?

 

Elur txuria urtu artean Klara

Lorak loratu artean,

Biok ikusiko gera berriro

Lora aroan, udaberrian.

 

Aurrera zijoan Prantzisko Deuna

Bere Porziunkula aldera,

Klara ere Jeronimo deunerontz

Mintsu ta ixil zegin bidea.

 

Baña alatzaz laister dakus oyana

Zoragarri elur gabea,

Zuaitzak ostotsu, lorak loratsu

Eta itzulia udaberria.

 

Irudimen lillura zalakon zegon

Zalantxan estu Klara Deuna,

Ta aldameneko orre loretsuari

Demaz bota zion eskua.

 

Baña ezan lillura, alatza baizik

Leraz egin zuan lora txorta,

Ta didar ta didar, yoran yoranez

Itzuli zan Prantzisko billa.

 

Alatzesko lora txorta esker onez

Artu zuan Prantzisko Deunak,

Goiko Jaunari yoranez emonik

Biotzeko esker samurrak.

 

Eta gertakizun gelgarri ontaz

Askitzak digu edesti aurka,

Eziradela geroztik aldendu

Prantzisko ta bere damia.

 

                        Ondarrabi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa