www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Edurra

 

Edur zuria

Mendi goyetan

Dakust ugari

Urte onetan.

 

Baño lenengoz

Ate ondoan,

Gaurko goizean

Urte onetan.

 

Augaitik pozik

Altsa naizela,

Entzun detanen

Auxek edurtza.

 

Eiztari guztin

Tentazioa,

Bene benetan

Edurra dala.

 

Andik izkilluz

Txikiak sarez,

Txorik arrapan

Estu dabiltzez.

 

Baita katuak

Saguen ordez,

Txorik arrapan

Dabiltz yoranez.

 

Edur zuria

Eiztarin poza,

Baño txorien

Ondamen utsa.

 

Ludi onetan

Errez ez dala,

Bat izatea

Guztien poza.

 

                        Ondarrabi, 1927

 

aurrekoa hurrengoa