www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Osasuna

 

Osasuna,

Galtzen degunen

Agertzen dala

Zelan dan beti

Ogasuna.

 

Osasuna,

Miñez dagonak

Maite dula guk

Galdutzen degun

Zoriona.

 

Osasuna,

Atsegin bide

Ta alaitasuna

Iturri gozo

Zeu zerala.

 

Osasuna,

Doi auzek gabe

Gazte ta zarra

Zori txarreko

Beti dira.

 

Osasuna,

Eri badago

Benetan dago

Errukigarri

Umetxua.

 

                        Ondarrabi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa