 |
Laminen argia
Goizero dakus goiztarrak
Sorkaldean izar ederra,
Ta egunero euskoak
Larrunen argi diztia.
Axular dauka izena-ta
Ziñez da goragarria,
Euskoen izendegian
Izen omengarriena.
Ez iñoren ejenpluak
Ezpada barrengo suak,
Idatzi eragin dioz
Ain idazti mamintsuak.
Beronen «Geroko gero»
Izan dalez izango da,
Euskaldun idaztietan
Idaztirik diztiena.
Goitik dator gizonentzak
Beroa ta osasuna,
Axulartik euskerantzak
Omena ta argi bizia.
Bere biotz ta buru-doyak
Ezagutu nai ditunak,
Irakurri dagizela
«Geroko gero»n orriak.
Euskeraren iturria da
Bere idazti mamintsua,
Beinere leortzen ez dan
Iturri garbi gardena.
Zugarramurdi dakusgu
Aldi baten omengea,
Gezurrez ta sorginkeriz
Kendu zielako omena.
Baña Axularrek damayo
Tolesturik goramena,
Pitxi ederrena bai-da
Sarako apaiz bikaiña.
Bazterrak argitu gabe
Noiz egon da argi bizia?
Augaitik erluzietan
Gaur dago Euskalerria.
Gaur Saratik zabaltzen da
Euskalerrian argia,
Axular idazle dala
Argi orren iturria.
Ondarrabi, 1925
|
 |