www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amona

 

Amona zarran

Onginai guztik

Billobatxoitan

Dagoz josirik.

 

Ongaitik pozik

Billobatxua

Joetan dala

Amonagana.

 

Doian bakoitzen

Amonan poza

Laztandutean

Billobatxua.

 

Billobarentzat

Beti amonak

Goxoak edo

Sagar zimelak.

 

Amonen muxu

Bero beroa

Azterna barik

Amona il bada.

 

Ama amonik

Ez dun umeak

Bekoizten ditu

Ditunak biak.

 

                        Muskaria (Tudela), 1926

 

 

aurrekoa hurrengoa